Eman berri da argitara 2018-2019 ikasturtean HABEren A1, A2, B1 eta B2 euskara-mailak edo horien baliokideak egiaztatu dituzten ikasleei dirulaguntzak ematen dizkien ebazpena. Horren  aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 2ra artekoa izango da.

 

 

2019ko ekainaren 5ean Santurtziko Udal Euskaltegia Erakunde Autonomiadunaren Dekretuaren bidez onartu ziren Irakasleen Lan-poltsa sortzeko prozesua arautzen duten oinarriak.

Orain epaimahaiak hautagaiei emandako puntuazioa jasotzen duen dekretua eman da argitara.

Hona hemen behin-behineko hautagaien zerrenda, lortutako puntuen arabera sailkatuta.

 

 

2019ko ekainaren 5ean Santurtziko Udal Euskaltegia Erakunde Autonomiadunaren dekretuaren bidez onartu ziren Irakasleen Lan-poltsa sortzeko prozesua arautzen duten oinarriak.

Horiei jarraiki, hautaketa-prozesuan onartu eta ez onartutakoen behin-behineko zerrenda duen dekretua argitaratu da.

Hona hemen: dekretua

 

 

Santurtziko Udal Euskaltegiak euskara-irakasleen lan-poltsa sortuko du.

Lan-poltsa honen bidez, alde batetik, ikasleen eskariari erantzuteko euskarazko ikastaroak emango dituzten irakasleak kontratatuko dira, eta beste alde batetik, gaur eguneko irakasle titularren ordezko gisa jarduteko irakasleak, lanerako aldi-baterako bajan egoteagatik edo beste arrazoiren batengatik irakasle titularrak lanera etortzerik ez duenean.

Kontuan hartzeko datuak:

  • Eskaria egiteko epea: 2019ko maiatzaren 20tik 31ra arte
  • Oinarriak hemen kontsulta ditzakezu
  • Eskabide-orria

 

Ikastaro-motak

Matrikula

Ikasturtean zeharreko ikastaroak
  • Urritik ekainera arteko ikastaroak dira
  • Urrian matrikulatu ez direnek aukera dute urtarrilean edo apirilean hasteko.
  • Hiru ikastaro-mota dago: egunean ordu eta erdikoak, egunean bi ordukoak eta astean bi egunekoak

Udako ikastaroak

  •  Uztailean edo irailean dira

Matrikula egiteko lau aldi daude

  • Iraila: lehen hamabostaldian egin behar da eta urritik ekainera artekoa da
  • Abendua: lehen hamabostaldian egin behar da eta urtarriletik ekainera artekoa da
  • Martxoa: lehen hamabostaldian egin behar da eta apiriletik ekainera artekoa da
  • Ekaina-uztaila: ikastaroak uztailean eta irailean dira

 

Prezioak

Ordu eta erdiko ikastaroak (A1 eta A2)

  • Urritik ekainera: 282,90 €

Egunean bi orduko ikastaroak (B1, B2 eta C1)

  • Urritik ekainera: 377,20 €

Astean bi eguneko ikastaroak (C1)

  • Urritik ekainera: 189,75 €

Astean bi eguneko ikastaroak (C2)

  • Urritik ekainera: 151,80 €

Udako ikastaroak

  • Uztailean
  • Irailean