HABEren Helduen Euskalduntzearen OInarrizko Curriculum-arekin bat, hona hemen Santurtziko Udal Euskaltegian 2015-2016 ikasturtetik aurrera indarrean izango diren mailak eta azpimailak:
A1 |
A1 mailak komunikatzeko eta modu errazean informazioa trukatzeko oinarrizko gaitasuna adierazten du. |
A2 |
A2 mailak informazio erraza eta zuzena prozesatzeko gaitasuna adierazten du. Horrez gain, testuinguru ezagunetan adierazpenak egiten hasteko maila da. |
B1 |
B1 mailak aldez aurretik aurreikus daitezkeen egoeretan modu mugatuan adierazpenak egiteko gaitasuna adierazten du, baita egunerokoa ez den informazioa modu orokorrean tratatzeko ere. Maila honek bi azpimaila ditu: B1.1 eta B1.2 |
B2 |
B2 mailak komunikazio-helburu gehienak lortzeko eta gai-mota askotan adierazpenak egiteko gaitasuna adierazten du. Maila honek bi azpimaila ditu: B2.1 eta B2.2 |
C1 |
C1 mailak eraginkortasun handiaz komunikatzeko gaitasuna adierazten du, egokitasuna nahiz erregistroa errespetatuz, gaiak ezezagunak izan arren. Maila honek bi azpimaila ditu: C1.1 eta C1.2
|