Euskaltegiko Lan-poltsa: azken emaitzak
- Xehetasunak
- Kategoria: Idazkaritza
Argitara eman berri dira Santurtziko Udal Euskaltegiko euskara-irakasleen lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesuaren azken emaitzak, proba idatzia eta merituen balorazioa jasotzen dituztenak.
Hemen dago eskuragarri: Azken emaitzak
2026-2027 ikasturtea
- Xehetasunak
- Kategoria: Idazkaritza
Ikastaroak
A1-A2. Egunean 2 orduko ikastaroak. Astelehenetik ostegunera. 8 ordu astean
- Egunean 2 ordu astelehenetik ostegunera.
- Orduak: 248 ordu denera
B1-B2-C1. Egunean bi ordu eta erdiko ikastaroak. Astelehenetik ostegunera. 10 ordu astean
- Egunean 2½ ordu astelehenetik ostegunera.
- Orduak: 325 ordu denera
MATRIKULALDIA
Aurrematrikula: irailaren 1etik 15era
Sarrera-proba: idazkaritzan esango dizute
Matrikula baieztatzea: Irailaren 21etik 25era
IKASTARO-HASIERA
2026ko urriaren 1ean
Azterketa idatziaren emaitzak Euskaltegiko Lan-poltsarako
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
Argitara eman berri dira Euskaltegiko Lan-poltsako Epaimahaiak zuzendutako azterketa idatzien emaitzak.
Hemen kontsulta daitezke: Santurtziko Udala - Udal euskaltegiko euskara irakasleen lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua. Epaimahaiaren erabakia azterketaren emaitzez eta merituak aurkezteko epeaz
Era berean, merituak egiaztatzen dituzten dokumentuen aurkezpena egiteko epea 2026ko uztailaren 15ean amaituko da.
- OHARRA: hautagaietako zenbaitek aurkeztu zituzten merituak prozesuan izena eman zutenean. Ordutik hona ezer berririk ez bada, mesedez, ez sartu berriz.
Azterketa idatzia Euskaltegiko Lan-poltsarako
- Xehetasunak
- Kategoria: Zer non
Ekainaren 19an bildu zen Euskaltegiko Lan-poltsako Epaimahaia, eta deialdi horretako azterketa idatzia hilaren 26an egitea erabaki zuen, goizeko 10:00etan Casa Torre Jauregian.
Era berean, azterketa zuzentzeko erabiliko den ebaluazio-errubrika ere onartu zuen.
Informazio gehiago:
1 orria 48 orritik









