Bihar, irailak 13, zabalduko da HABEren mailak egiaztatzeko 2019ko bigarren deialdiaren matrikula-epea. Aurten ere bi deialdi izango dira: ohiko deialdia (euskaltegian matrikulatuta egon direnei zuzendua) eta deialdi irekia (ekainaren 26tik uztailaren 9ra arte izan zen izena emateko epea).

Hona hemen kontuan hartzeko hainbat data:

Ohiko deialdia: B2, C1 eta C2 mailak

  • Matrikula-epea: irailaren 13tik 24ra
  • Onartuen zerrenda: irailaren 26an
  • Irakurmeneko eta entzumeneko probak: urriaren 10erako
  • Idazmeneko proba: urriaren 19an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 15ean
  • B2 eta C1 mailetako mintzameneko proba: azaroaren 29an eta 30ean
  • C2 mailako mintzameneko proba: azaroaren 29an eta 30ean
  • Emaitzak: abenduaren 12an

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago:

 

Gaur, ekainak 26, zabaldu da HABEren mailak egiaztatzeko 2019ko deialdi irekiaren matrikula-epea.

Hona hemen kontuan hartzeko hainbat data:

Deialdi irekia: B1, B2, C1 eta C2

  • Matrikula-epea: ekainaren 26tik uztailaren 9ra
  • Azterketa-egutegia: matrikula-aldia amaitu eta hamar eguneko epean emango du argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago deialdi irekiari buruz.

 

Datorren asteazkenean, apirilak 3, zabalduko da HABEren B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko 2019ko lehen deialdiaren matrikula-epea. Hona hemen lehen deialdiko datak:

  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • B2 mailako mintzameneko proba: ekainaren 20an, 21ean eta 22an
  • C1 mailako mintzameneko proba: ekainaren 27an, 28an eta 29an
  • C2 mailako mintzameneko proba: ekainaren 29an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean

Santurtziko Udal Euskaltegiko ondoko ikasleek egin dezakete matrikula: aurkez daitezkeen ikasleen zerrenda.

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago hemen