Datorren asteazkenean, apirilak 3, zabalduko da HABEren B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko 2019ko lehen deialdiaren matrikula-epea. Hona hemen lehen deialdiko datak:

  • Matrikula-epea: apirilaren 3-10 bitartean
  • Onartuen zerrenda: apirilaren 12an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: maiatzaren 4rako
  • Irakurmeneko eta entzumeneko proben emaitzak: maiatzaren 8an
  • Idazmeneko proba: maiatzaren 11n
  • Idazmeneko emaitzak: ekainaren 14an
  • B2 mailako mintzameneko proba: ekainaren 20an, 21ean eta 22an
  • C1 mailako mintzameneko proba: ekainaren 27an, 28an eta 29an
  • C2 mailako mintzameneko proba: ekainaren 29an
  • Emaitzak: uztailaren 10ean

Santurtziko Udal Euskaltegiko ondoko ikasleek egin dezakete matrikula: aurkez daitezkeen ikasleen zerrenda.

Matrikula egiteko nahiz zure datu akademikoak ikusteko honako atari honetara jo behar da: www. habe.euskadi.net

Informazio gehiago hemen