Santurtziko Udal Euskaltegiko ikasle hori:

Badakigu zuen artean azterketen inguruko kezka dagoela. Bai HABEren azterketa egin behar duzuenok, bai maila ebaluazio jarraituan lortzeko aukera duzuenok kezka hori duzuela. Gure aldetik, ezin dizuegu ezer esan, HABEk ez duelako horren harira oraindik adierazpen ofizialik egin.

Joan den asteburuan egunkari batek argitaratu zuenaren arabera, HABEren azterketak ekainean izango dira; esan ere esan zuen hurrengo egunetan emango zutela informazio zehatzagoa (noiz, non, nola...) Momentuz, horixe da jakin ahal izan duguna.

Badirudi hurrengo egunotan adierazpen ofiziala egingo dutela, beraz, guk zeozer jakinez gero, berehala jakinaraziko dizuegu, bai zuen irakasleen bitartez, bai euskaltegiaren ohiko bide ofizialen bidez.