- Detalles
- Categoría: Zer non
Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan eta AEKk antolatuta, 2019ko martxoarean 29an Beñat Krolem-ek Oholtza izeneko ikuskizuna eskainiko du Santurtziko Kresala Aretoan.
Oholtza bertsolariaren jardunari toki bat eskaintzen dion eraikuntza aldagaien multzoa da, mugikorra eta artikulagarria. Bat-bateko eskultura performance-a da, pieza-multzoen bitartez osatzen dena. Sortutako pieza-multzo hauek material (egurra, oihala, LED-argia...) zein lotze-sistema desberdinez osatzen dira, adibidez, beste pieza askoren artean, Beñat Krolem artistak sistema elektronikoa duten led-argiztapen pieza batzuk sortu ditu, aginte baten bitartez argien kolorea, intentsitatea nahiz argi-erritmoa kontrolatzen dituelarik. Pieza hauen artean aldakuntzak sortuz Beñat Krolem-ek bere gorputza zein bertsolarien gorputzak erabiliz eskulturak sortuko ditu.

- Detalles
- Categoría: Zer non
Urtero legez, Olentzerori gutunak lehiaketa antolatu du Santurtziko Udalaren Euskara Sailak. Hona hemen, lehiaketaren 2018ko edizioko irabazleak eta saritutako gutunak:
B KATEGORIA (10-11 urtekoak)
Lehen saria: NAHIA PALOMANES GOMEZ
- Adina: 10
- Ikastetxea: Patronato Sta. Eulalia
- Saria: 150 euro
- Saritutako ipuina
Bigarren saria: FATIMA NIANG NDONHGO
- Adina: 10
- Ikastetxea: Itsasoko Ama Ikastetxea
- Saria: 100 euro
- Saritutako ipuina
Hirugarren saria: MIREN DELGADO JIMENEZ
- Adina: 10
- Ikastetxea: Bihotz Gazte Ikastola
- Saria: 50 euro
- Saritutako ipuina
C KATEGORIA (12-16 urte artekoak)
Lehen saria: ENARA ELEXPURU SERRALTA
- Adina: 16
- Ikastetxea: Axular Institutua
- Saria: 200 euro
- Saritutako ipuina
Bigarren saria: AIMAR ITURRALDE SANDEZ
- Adina: 14
- Ikastetxea: Axular Institutua
- Saria: 150 euro
- Saritutako ipuina
Hirugarren saria: ALAIA PEÑA SUAREZ
- Adina: 15
- Ikastetxea: Axular Institutua
- Saria: 100 euro
- Saritutako ipuina
D KATEGORIA (16 urtetik gorakoak)
Lehen saria: EVA VAZQUEZ CACHO
- Saria: 350 euro
- Saritutako ipuina
Bigarren saria: JOXI MARTÍN HABA
- Saria: 250 euro
- Saritutako ipuina
Hirugarren saria: NEREA PEÑA RUIZ
- Saria: 150 euro
- Saritutako ipuina
- Detalles
- Categoría: Zer non
Atzo, martxoaren 6an, #euskaraldia-ko lehen Abiatze Saioa egin genuen Santurtzin. Berrogei bat lagunek parte hartu genuen saioan, Topaguneko Ziortza eta Manuelek lagunduta.
Oso era arin eta jostagarrian elkar hobeto ezagutu, EUSKARALDIAri buruzko zertzelada batzuk hartu eta gure herrian ekimen eder hau arrakastaz gauzatzeko egin beharreko urratsez hausnartu genuen.
Martxoaren 21ean, arratsaldeko 7etan, Udal Euskaltegian (Barandiaran 12) segida emango diogu bideari, 2. Abiatze Saioan. Atea irekita dago etorri nahi dutenentzat, noski, nahiz eta aurreko saioetan parte hartu ez. Horretarako 944610215 (Udal Euskaltegia) edo 944938071 (AEK) zenbakietara deitu besterik ez duzu. Ondo hartua izango zara!

Página 5 de 11










