Argitara eman berri dira Euskaltegiko Lan-poltsako Epaimahaiak zuzendutako azterketa idatzien emaitzak.

Hemen kontsulta daitezke: Santurtziko Udala - Udal euskaltegiko euskara irakasleen lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua. Epaimahaiaren erabakia azterketaren emaitzez eta merituak aurkezteko epeaz

Era berean, merituak egiaztatzen dituzten dokumentuen aurkezpena egiteko epea 2026ko uztailaren 15ean amaituko da

  • OHARRA: hautagaietako zenbaitek aurkeztu zituzten merituak prozesuan izena eman zutenean. Ordutik hona ezer berririk ez bada, mesedez, ez sartu berriz.

​Ekainaren 19an bildu zen Euskaltegiko Lan-poltsako Epaimahaia, eta deialdi horretako azterketa idatzia hilaren 26an egitea erabaki zuen, goizeko 10:00etan Casa Torre Jauregian.

​Era berean, azterketa zuzentzeko erabiliko den ebaluazio-errubrika ere onartu zuen.

Informazio gehiago: