Bihar, irailak 4, hasiko da HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea eta 2020ko urriaren 9ra arte izango da zabalik.
 
 

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2019ko martxoaren 25etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi do autoikaskuntzarako zentro homologatuei norberak ordaindu izana.
  • 2019-2020 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana.

Dirulaguntzen zenbatekoa gehienez:

  • HABEren A1 maila: 600 euro
  • HABEren A2 maila: 800 euro
  • HABEren B1 maila edo baliokidea:  900 euro
  • HABEren B2 maila edo baliokidea:  1.000 euro
  • HABEren C1 maila edo baliokidea:  150 euro
  • HABEren C2 maila edo baliokidea:  100 euro
Informazio gehiago:

Eskaria egiteko

 

 HABE