gel@irekia

2

UNITATE DIDAKTIKOAK

 

Egunkaria irakurtzen: kronika

 

Kronikak alderdi jakin bateko aldizkako informazioa ematen du (kirola, zezenketak, estreinaldiren bat...).

Testu-mota hauek narrazio informatiboaren barruan sailkatu behar ditugu. Kazetaritza-testuen berezko estruktura dute; hau da, irakurleari interesa dakiokeen berria kazetari-teknikaren bidez kontatzen dute. Tituluan, kontatzen den gertaera nagusia agertzen da. Testuaren hasieran gertatutakoa aurkezten da, honi xehetasunak gehitzen zaizkio. Lehenengo eta behin irakurlearen arreta harrapatu behar da eta geroxeago osagaiak eskaintzen dira.

Gramatika-estrukturari dagokionez, hurrengo hauek dira testu-mota hauen ezaugarriak: denbora adierazleen erabilera.

Menpeko esaldietan, denborazkoak.
Aditzetan, formarik erabilienak, lehenaldi burutua (gertatutakoa kontatzeko), lehenaldi burutugabekoa (deskripzioa egiteko) eta orainaldi narratiboa.

Unitatearen lehenengo multzoko ariketak, testu-era honi dagozkion gramatika-estrukturak erabiltzen ikasteko dira. Laguntza atalean azalpenak eta material osagarria aurkituko dituzu.

Bigarren multzoan honako zeregin hauek izango dituzu:

Narrazioak duen egitura ezagutu eta atzeman beharko duzu. Horretarako arreta jarri denbora antolatzeko ardatzetan (aurkezpena + korapiloa + bukaera)
Gure bizipenek zer kontatua ematen dutela ohartuta, protagonisen ekintzei, gogoetei eta arazoei erreparatu.
Arreta jarri ekintzek sortzen dituzten balorazio eta hausnarketetan

 

EJERCICIO

HABILIDAD

ACTIVIDAD

DURACIÓN

Lehen multzoko ariketak

1. Luzapenean erabaki behar 1

Gramatika

Denbora-adierazleak

2. Luzapenean erabaki behar 2

Gramatika

Aditz-aspektua

Aditz-sistemak

3. Pilota: esku-huska

Gramatika

Aditz-aspektua

Aditz-sistemak

4. Hormadi 1

Gramatika

Denbora-adierazleak

5. Hormadi 2

Gramatika

Aditz-aspektua

Aditz-sistemak

6. Harri jasotzea

Gramatika

Aditz-aspektua

Aditz-sistemak

7. Lehen zati gogoangarria 1

Gramatika

Denbora-adierazleak

8. Lehen zati gogoangarria 2

Gramatika

Aditz-aspektua

Aditz-sistemak

9. Huts gehiegi 1

Gramatika

Denbora-adierazleak

10. Huts gehiegi 2 Gramatika

Aditz-aspektua

Aditz-sistemak

Bigarren multzoko ariketak

1. Bidaia baten kronika 1

Gramatika

Narrazioaren egitura

2. Bidaia baten kronika 2

Gramatika

Narrazioaren osagaiak: protagonistak eta beren ekintzak

3. Bidaia baten kronika 3

Gramatika

Narrazioaren osagaiak: pertsonaien ekintzak eta balorazioak

 

 

www.santurtzieus.com