www.santurtzieus.com

BIDAIA BATEN KRONIKA 2

Aurkezpena + korapiloa + bukaera sekuentziaren aldaketa guztiak erabiliz egituratzen dira narrazioak. 

 

Gure kasuan, gertaerak aurkezteko zein izan da idazleak aukeratu duen ordena?

Argi dago, orainaldian idazten du: aireportuan nago, trenean joan egingo da. Ondoren, egoera horretara iritsi aurrekoak kontatzen dizkigu, baina, hasieratik dakigu joan egingo dela.

Beraz, bukaera > aurkezpena > korapiloa da testu honen denbora ardatza.

Gure bizipenek zer kontatua ematen dute. Emango ez dute, bada!

Protagonisten ekintzei, gogoetei eta arazoei erreparatu. Testu zati batzuk aukeratu ditugu bigarren azterketa egiteko. Irakurri ahala azpimarratu idazleak egiten dituen hausnarketak eta bere bizitzari buruzko informazioa

 

 

Trena ekainaren hasieran abiatuko da, Lisboan, eta Berlinera iritsiko da uztailaren erdikaldera. Hasi eta amaitu egin behar da bidaia, ezin da tarteka egin.Horren ondoren azaldu zidan legez, Euskal Idazleen Elkarteak bideraturik, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bat izango nuen, gastuetarako. Egundoko aukera, bai.Egundoko aukera bai, ahaztu barik hilabete bitan oporretan joatea ez dela erraza, ezta norbera langabezian izanda ere. Ez zen nire kasua, hala ere.

Edorta Jimenez. Europako Mugetan barrena

 

 

Zuzenketa-orria

Trena ekainaren hasieran abiatuko da, Lisboan, eta Berlinera iritsiko da uztailaren erdikaldera. Hasi eta amaitu egin behar da bidaia, ezin da tarteka egin.Horren ondoren azaldu zidan legez, Euskal Idazleen Elkarteak bideraturik, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bat izango nuen, gastuetarako. Egundoko aukera, bai. Egundoko aukera bai, ahaztu barik hilabete bitan oporretan joatea ez dela erraza, ezta norbera langabezian izanda ere. Ez zen nire kasua, hala ere.

 

 

informazioa