Ariketa bukatzeko arreta jarri ekintzek sortzen dituzten balorazio eta hausnarketetan. Testuaren zein zatitan agertzen dira? |
(...) Literatur trenak atzo burutu zuen azken etapa. Belarrietan oraindik haren durundia oihartzun dugularik, hau amaitzekotan da. Berlin zer den? Ba hain da handia, zabala eta aberatsa, non hautatu beharra baitago.Kronika hau idazten dudan bitartean Turkia eta Txipreko idazleekin nago. Kruzberg auzoan. Horra gaur arratsean egin dudan aukera, goiza autobusez, hiriari gainbegiratuz, eta eguerdia Babel plazan, paella jaten eman ondoren. Paella horri ekiteko jesarri aurretik, Ines Pedrosa Mundu Gerran bonbardaturiko zenbat hiri ikusi ditugun ohartarazten dit. Hiri bonbardatuen bistan izan garela ematen du. Bai. Nire aldetik, autobusean jesarrita, goizago, eta Berlin obretan dagoela ikustean, Bigarren Mundu Gerra oraindik amaitu barik dagoela egiten dut gogoeta. Izan garen hainbat lekutan mugaldeak oso bero daudela ematen du.(...) Edorta Jimenez. Europako Mugetan barrena.
|
Zuzenketa-orria
(...) Literatur trenak atzo burutu zuen azken etapa. Belarrietan oraindik haren durundia oihartzun dugularik, hau amaitzekotan da. Berlin zer den? Ba hain da handia, zabala eta aberatsa, non hautatu beharra baitago. Kronika hau idazten dudan bitartean Turkia eta Txipreko idazleekin nago. Kruzberg auzoan. Horra gaur arratsean egin dudan aukera, goiza autobusez, hiriari gainbegiratuz, eta eguerdia Babel plazan, paella jaten eman ondoren. Paella horri ekiteko jesarri aurretik, Ines Pedrosa Mundu Gerran bonbardaturiko zenbat hiri ikusi ditugun ohartarazten dit. Hiri bonbardatuen bistan izan garela ematen du. Bai. Nire aldetik, autobusean jesarrita, goizago, eta Berlin obretan dagoela ikustean, Bigarren Mundu Gerra oraindik amaitu barik dagoela egiten dut gogoeta. Izan garen hainbat lekutan mugaldeak oso bero daudela ematen du.
|