www.santurtzieus.com

GORPUZKINAK

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

UNITATEAK

Ariketa honetan irakurmena landuko duzu. Horretarako, Euskaldunon Egunkaritik ateratako berri bat irakurriko duzu.

Berria, ordea, ez dago jarraian idatzita. Tarteka galderatxo batzuk eta komentario batzuk sartu ditugu eta aurrera segitu aurretik erantzun beharko dituzu. Testua letra beltzean dago eta galderatxoak, berriz, normal. Jatorrizko testua hemen duzu.

Ariketa honek ez du zuzenketa-orririk; zuzentzeko, jo tutorearengana.

En este ejercicio trabajarás la comprensión escrita. Para ello leerás una noticia extraída del Euskaldunon Egunkaria.

Hemos intercalado unas preguntas y unos comentarios a los que deberás responder antes de seguir leyendo la noticia. El texto está en negrita y las preguntas y comentarios en letra normal. El texto original lo tienes aquí.

Este ejercicio no tiene hoja de corrección; para corregirlo, acude al tutor.

 

GORPUZKINAK

Imajinatzen al duzu zeri buruzkoa den testua. Irakurtzen segitu aurretik, idatzi zure hiru hipotesi.

1.

 

2.

 

3.

 

"Ni %51 naparra naiz" aditu nion behin jadanik zendutako osaba bati. Deustuarra aita, Lizarrakoa ama eta izakera bihurri eta zirtolari baten jabe bera, % 1eko aldearen zergatia galdetzen genion txunditurik. Erantzun arrazoizkoa, harena: "Amarena baino ez delako segurua".

Aste honez geroztik segurantza hori ere ez zaigu gelditzen eta Segoviako Santa Maria del Nievan agertutako gorpuzkinak dira errudun.

 

Hipotesiren bat aldatu nahi al duzu, ala aurrekoren bat konfirmatu egin duzu irakurritako lehenengo bi paragrafo hauekin?

 

1441.ean Blanka Nafarroako erregina toki horretan ehortzi zutela eta harenak izan zitezkeelakoan nafar erakundeek ikerketa abiarazi zuten iaz. Estraineko azterlanek susmoa egiaztatzeko bidea eman zuten gorpuzkinak delako Doña Blankari egozten zitzaizkion itxura, adina eta gainerako inguruabarrekin bat heldu ziren. DNAren proba falta, ordea.

 

Zer egin ote zuten orduan? Hemen ere hiru hipotesi:

1.

 

2.

 

3.

 

Hartara, Doña Blankaren semea izan zen Vianako Printze ospetsuaren betiereko bakea urratzera deliberatu ziren ikerlariak. Pobleteko monasteriora (Tarragona) jo zuten oraingoan, han baitzetzan Printzea, tradizioaren arabera bere aita Joan II.ak 1461.ean pozoinarazi zuenez geroztik. Hilobia ireki eta lehen ustekabea:

 

Zer aurkitu ote zuten horrelako harridura jasotzeko?

1.

 

2.

 

3.

 

hilotz bakar baten hondarrak ez baizik eta hirurenean barrenean. Hiru halako lan zientzilariendako, eta hala ere alferrik:

 

Zergatik izan zen alferrik?

1.

 

2.

 

3.

La Nievako maizterraren eta Pobletekoen artean ama-seme harremanik ez, diote jakitunek. Hitzez hitz: "Segoviako gorpuzkina ez da Nafarroako Blanka erreginarena, edo pobleteko hezur hondarrak ez dira Karlos Vianako printzearenak, edo bi gorpuzkinak ez dira bi pertsona horienak". Bada, dena dela, txostenean aipatu gabeko laugarren aukerarik:

 

Zein izan daiteke laugarren aukera hau?

 

Doña Blanka ez iztea Vianako Printzearen egiazko ama. Horrek, alabaina, gure arbaso ilustreen genalogia zilipurdikatuko luke.

 

Afera Nafarroako Gobernuaren esku dago orain. Nahi izanez gero, jarraipena eman liezaioke ikerketari;

 

Nola?

 

aski da Iruñeko katedralean Johan Lome eskultore flandestarraren mausoleo bikainaren azpian, Karlos III.a Noblea bere senarrarekin batean dagoen Leonor erreginaren gorpuzkina eguzkitara atera eta delako DNArekin berriz dantzan hastea.

 

Zergatik jakin daiteke zerbait horrela? Nor zen, bada, emakume hori?

 

Liburuei kasu egin behar bazaie, Blankaren ama dugu Leonor eta, hortaz, Vianako Printzearen amatxi.

 

Ausartuko ote dira? Jakizu. Arriskutsuegia, aukeran.

 

Zergatik izan daiteke arriskutsuegia?

 

Proba guztien ondotik emaitza berriz ere ezezkoa bada -ez ama, ez alaba, ez amatxi, ez deus- korapiloa askaezina gerta daiteke, eta mahai gainean metatu ahal zaizkigun itaunak, berriz -nor, non, noren, nork, nola...?- deklinabidearen kasuak baino ugariagoak. Galdetzekoa da, gainera, horrelakoak hedatuz gero, zalantzaren lausoa ez ote duen azkenean estaliko gure iragan distiratsuaz kontatu diguten guztia. Horra, beraz, Perez Reverte eta Jon Alonsoren gisako nobelagileen ordua.

 

Zer pintatzen dute Perez Revertek eta Jon Alonsok historia honetan?

 

 

Horra, baita ere, dinamitero biokimikoen aukera historia ofizialaren aurka. Istorio ederrak bailirateke horiek guztiak, liburutzarretakoak baino ederragoak beharbada.