Te ofrecemos 3 ejercicios para que te ejercites en el
proceso de compresión de textos reales en euskara. Si quieres contar con nuestra ayuda
para la corrección envíanoslos a webmaster@santurtzieus.com y recibirás a
vuelta de correo las correcciones, comentarios y, si lo deseas, más ejercicios para
continuar tu aprendizaje.
Estos son los ejercicios.
1.- Localizando
datos
2.- Realizando interpretaciones
3.- Aislando diferentes datos

Subraya en el texto los datos que crees que puedes utilizar
para realizar una interpretación del texto. Basta con que los identifiques, aunque es muy
difícil no realizar automáticamente una interpretación.
- Fidel Castro
1926ko abuztuaren 13an jaioa, Oriente probintzian. Aita,
Angel Castro Argiz, 1898an Kubara Galiziatik iritsitako emigrantea zen. 12 urtez ikasi
zuen erlijiosoekin, horietatik zazpi jesuitekin.
22 urterekin Kolonbian borrokan jardun zuen
inperialismoaren aurka. Abokatutza ikasi zuen eta bere burua defenditu zuen Moncadako
kuartelaren erasoarengatik (1953-07-26) egin zioten epaiketan. Mexikora alde egin zuen
garaipen definitiboa emango zion erasoa prestatzeko. Mexikon Che-rekin egin zuen bat.
1948an Mirta Diazekin ezkondu zen elizaz. 1956ko abenduan
Gramma itsasontziarekin lehorreratu zen. 1959ko urtarrilaren 1ean sartu zen garaile
Habanan. Jordaniako Hussein kenduta, boterean denbora gehien daraman agintaria da.
Atentatu saio gehien jasan duen buruzagia da, gehienak
EEBBetako informazio zerbitzuek prestatuak. Azkena duela hiru hilabete, aitonen
konplota deitu zutena. Segurtasunagatik bere bizitza pribatua misterioa da. Non bizi
den ere ez da jakiten. Ez du biografo ofizialik onartzen.
Euskaldunon Egunkaria
|


Aunque para reproducir el texto hemos tenido que prescindir
de su formato original, el texto es una noticia breve del periódico. Partiendo de los
datos que encuentres y de la información que te puedan aportar, intenta realizar una
interpretación del texto.
- Haurra aurrean zutela droga injektatzen ari zen
bikotea atxilotu dute Bilbon
Haien haurraren aurrean droga injektatzen ari zen bikote
bat atxilotu du Ertzaintzak Bilbon. Gertaera asteartean gertatu zen. Herritar baten deiari
erantzunez, Ertzaintza Zabala kalera joan zen. Han, bikote hori eta haurra auto batean
zeudela ikusi zuten. Amak haurra besoetan zuen bitartean, bikotekidea droga ziztatzen ari
zen. Ertzaintzak bikotea atxilotu zuen, umea bertan behera utzi izana leporatuta. Haurra,
berriz, Bizkaiko Diputazioa jakinaren gainean jarri ostean, aiton-amonengana eraman zuten.
Bikote hori bera, joan den abuztuan, Alde Zaharreko lonja batean aurkitu zuten
haurrarekin, orduan ere xiringa batzuk inguruan zituztela. Ertzaintzak jakinarazi zuenez,
"lonjaren egoera negargarria zen".
Euskaldunon Egunkaria
|


Intenta localizar los datos que necesitarás para
interpretar el texto y agrúpalos según el tipo de información que ofrezcan y el tipo de
datos que sean. Por ejemplo: palabras transparentes, estructura del texto, tiempo,
conocimientos culturales, supuestos lógicos, etc. Después, realiza tu interpretación.
- "El escándalo de Larry Flynt"
Milos Formanen filme berria eskandaluzko oihartzunez
inguratuta iritsi da. Woody Harrelson, Courtney Love eta Edward Norton aktore nagusi
direla, filme honek 70eko hamarkadara darama ikuslea, hain zuzen, orduko hartan Estatu
Batuetan aldizkari pornografiko indartsu baten jabea zen Larry Flyntek legearekin izan
zituen zenbait arazo dira filmearen ardatza. Hala, epaitegietako galdeketen artean
adierazpen askatasunari buruzko hausnarketa egiten da.
Euskaldunon Egunkaria
|
