|
Irakaskuntzarako baliabideak
|
|
Asteazkena, 2005(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 10:36etan |
|
E-learning moldeko hezkuntza-jarduerak burutzeko irakasleen, ikasleen eta edukien arteko komunikazioa eta interakzioa ahalbidetzen duten software-sistemak dira plataforma telematikoak.
Gaur egun ez dago adostasun handirik irakaskuntza birtualaren oinarrian dauden tresna horiek izandatzeko momentuan. Izan ere, asko dira erabilitako izenak, besteak beste, LMS (Learning Management System), LCMS (Learning Content Management System), Course Management System, Ikasteko ingurune birtuala, plataforma telematikoa... Plataforma telematikoa web zerbitzari batean oinarritutako softwarea da, hezkuntza-sistemetan behar diren administrazio, ikaskuntza eta segimendu-prozesuak bideratzeko moduluak eskaintzen dituena (García Peñalvo, 2005). Hezkuntza-jardueran ari direnen arteko komunikazio pedagogikoa erraztu behar dute, beraz, aplikazio informatiko hauek. Jarduera horiek urrutikoak izan daitezke, presentzialak edo mistoak. Prestakuntza-tresnak diren aldetik, e-learning sistema hauek sorreran eta garapenean dualtasun pedagogikoa eta teknologikoa dute. Pedagogikoki, ezin dira izan informazio digitalaren biltegi hutsak: eredu pedagogiko jakinek gidatu behar dituzte hezkuntza-jarduerak. Teknologikoki, ikasteko eta irakasteko prozesuak software-aplikazioetan oinarritzen dira, gehienetan web-inguruneetan. Hori horrela, plataforma telematikoek elkarren arteko integrazio altua duten tresnak izaten dituzte. Hona hemen tresn-mota nagusiak: - Komunikaziorako tresnak (sinkronoak edo asinkronoak)
- Edukiak eta ikas-materialak kudeatzeko tresnak
Horrekin batera, zeregin eta baimen berezituak dituzten erabiltzaile-profil ezberdinak ere izaten dira: Eskura dauden plataformak asko dira. Batzuk software librekoak dira, hala nola; Beste asko ere komertzialak, ondokoak esaterako: Plataformen arteko azterketa konparatiboa ikusteko jo EduTools gunera
|
Eta zein da horren helburua? EITBren ...
Oso interesgarria