Hasiera
2008-(e)ko Julyren 04-(e)an
Hizkuntzen Portfolio Elektronikoa Inprimatu E-posta
2006-(e)ko Mayren 24-(e)an

Hizkuntzen Portfolioa Europako Kontseiluaren ekimena da. Papereko argitalpenaren ondoren bertsio elektronikoa datorkigu  orain. 

Hizkuntzen Portfolio Europarra ikaslearen kaiera moduko bat da. Horren jabeak bertan jasoko ditu ikasi dituen edo une horretan ikasten ari den hizkuntzen gaineko datuak eta gogoetak. Europar guztiei dago zuzendua eta hezkuntza-etapa guztiak ditu gogoan. Hiru atal ditu Portfolioak: a) Hizkuntzen pasaportea; b) Hizkuntza-biografia, eta c) Dosierra. Ikus hemen argibide gehiago.
 
Euskaraz hainbat Portfolio ditugu eskura:
 


 
Portfolio elektronikoak momentuz ingelesez eta frantsesez baino ez dira garatu (ikus hemen). Euskaraz eskuragarri noiz izango dugun ez badakigu ere, espero izatekoa da larregi ez luzatzea.
 
Portfolioak hizkuntzen didaktikan du jatorria, ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoan hain zuzen.  Etorkizuneko erabilera, berriz, Europass delakoan du: Europako edozein herritan nork bere ezagutzak eta gaitasunak errez eta modu ulergarrian aurkeztu ahal izateko egitasmoa.
 
Europass-ek bost dokumentu ditu:
 
  • Curriculum vitae europass (IVAP-HAEEk itzuli zuen duela urte batzuk hemen)

  • Portfolioaren pasaportea (on-line bete daiteke hainbat hizkuntzatan eta gero xml moldeko fitxategi batera ekarri)
 
  • Maila ertaineko Agiriaren Europass Eranskina

  •  Goi-mailako Agiriaren Europass Eranskina

  • Europass Mugikortasuna
 
Inork ez dio artikulu honi iruzkinik egin.
Mesedez, iruzkin labur eta zehatzak egin. Kontuan hartu hau ez dela eztabaida luzeetarako.
Izena:
Izenburua :
E-posta :
Webgunea :
       
Iruzkina(k) :
J! Reactions 1.09.00 • General Site License
Copyright © 2006 S. A. DeCaro
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Logoa
 
 

J.M Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 944610215

Euskaltegia iruditan

header11.jpg

Etiketa-lainoa

SUE kongresuak Moodle euskaraz irakasleen prestakuntza 2007-2008 ikasturtea agiriak web guneak ikastaroak azterketak CMS HABE gomendioak lokalizazioa IKTak euskara ikasi Joomla! agenda

Jarioa