|
Gure gomendioak
|
|
Ostirala, 2008(e)ko abendua(r)en 12-(e)an 08:00etan |
 Mamarigako Etorkizuna Dantza Taldeak 30. urteurrena ospatuko du datorren igandean, abenduak 14, Serantes Kultur Aretoan, eguerdiko 12:00etan. Horretarako, dantza-ikuskizun paregabea eskainiko diete hurbiltzen diren guztiei.
Mamarigako Etorkizunak urte hauetan guztietan gure herriaren kultura eta folklorearen alde egindako lana txalogarria izan da ezbairik gabe. Hemendik gure zorionik beroena luzatu nahi diegu taldeko dantzari eta partaide guztiei. Beste 30 urtez izango ahal dira lanean eta dantzan!
|