IKAS-ESTRATEGIAK BARRENET-IK
EUSKALDUNALDI ONA IZATEKO ESTRATEGIAK
Begoņa Martinez eta Sabin Zabala
HABE
UEUko Helduen Euskalduntzearen II. Jardunaldiak 1999
Autonomia eta ikas estrategiak
0. SARRERA: HIZKUNTZ ESKOLAREN ETA ANTZESLANA-REN ARTEKO ANALOGIA
Beti iruditu zaigu hizkuntz eskolak, gauza askorengatik, antzezlanaren antza handia duela. Bietan drama bat eszenifikatzen da: eszenatokian (ikasgela) aktoreek (irakasleak eta ikasleak) gidoi bati lotuta (programazioa) argumentu bat jokatu ohi dute, batzuetan arrakastaz, besteetan ez.
Antzeslanaren analogiari jarraituz, gaur egun euskara-eskola baten eszenatokian jokatzen den antzeslanaren argumentuari begiratu bat emanez gero, bi motatakoak aurkituko ditugu: betikoa, edo bestela esanda, klasikoa (itzulpenetan oinarritutako metodoetatik hasita APPraino) eta aspaldi honetan nagusitzen ari den modernoa, non gakoa psikologia den.
1. Argumentu klasikoa
![]() | Argumentu klasikoan lau dira elementu nagusiak: |
![]() | amaieran jaso nahi den saria edo objektu desiratua (gurean euskara), |
![]() | objektu desiratua lortzeko ahaleginean bere burua arriskuan jartzen duen pertsonaia protagonista (ikaslea), |
![]() | arerioa, edo objektu desiratua lortzeko bidean gainditu beharreko eragozpen ikaragarria (gramatika), |
![]() | arerioa gainditu ahal izateko sekretuaren jabe den pertsonaia orojakilea (irakaslea). Honek, noski, entrenamendu espezifiko baten bidez (ariketak), protagonistari sekretuaren berri dosi txikietan emanez, objektu desiratua nola eskuratu irakatsiko dio. |
![]() | Argumentua oso modu sinplean jokatzen da, ia-ia lineal eta gorabehera gutxikoan. |
![]() | Aktore bakoitzak badaki zein duen bere rola eta nola jokatu. Gidoi honek seguritatea ematen die aktorei. |
2. Argumentu modernoa
![]() | Argumentu modernoak, ordea, konplexuago bihurtu du eszenatokia. Argumentua ez da linealki ulertzen, modu globalean baizik. Arazoak izango ditugu aktoreak identifikatzeko. Eszenatokira etengabe azalduko dira elementu berriak eta hauen arteko harremanak elkarreraginean ulertuz interpretatuko dugu antzezlanaren amaiera. |
![]() | Trama nagusiki psikologikoa da. Hizkuntz eskuratzaileak dira protagonistak. Denek dute helburu bera gogoan: objektu desiratua barneratzea. Barneratze horrek prozesu luze eta korapilotsu batean jarriko ditu. |
![]() | Bide horretan noraezean dabiltzala uste izango dute tarteka. Tarteko nortasunaren intseguritatearekin ikasi beharko dute bizitzen. Esku sendo eta seguru baten laguntzaren beharra sentituko dute. Baina, nork bere bidaia iniziatikoa egin behar badu ere, ez doaz bakarrik. |
![]() | Errazle-gidatzaile-aholkulari moduko bat izango dute ondoan, barnean garatzen ari zaien tarteko hizkuntza hori onik ateratzen lagunduko diena. Eskuratzaile bakoitzaren euskaldunaldia etengabe kontrolatuz eta diagnostikatuz, nork bere prozesua ezagutzeko eta hobetzeko neurri eraginkorrak errezetatuko dizkie. Eta gauzak ondo baldin badoaz, amaieran, euskaldun berri bat sortuko da. Psiko-drama baten aurrean gaude. |
Argumentu klasikoan, beraz, irakaslea batez ere hizkuntzalaria da, ikasleei ZERBAIT irakasten diena. Argumentu modernoan, ordea, psiko-didakta da, NOLA ikasi jakinarazten die ikasleei. Lagunduko die ohar daitezen zein diren ikaskuntzan eragina duten faktoreak eta ikas-estrategia egokienak aurki ditzaten, hala nola, beren ikaskuntzan erantzukizun handiagoa izan dezaten.
1. MATERIALAK SORTZEKO GURE USTE ETA PRINTZIPIOAK
Honaino planteamendu teoriko berritik sortutako ikas/irakasteko moduaren errepresentazio sinplifikatua. Edozein planteamendutan bezalaxe, gurean ere, uste jakin eta zehatz batzuekin jokatzen dugu. Gure uste sendoak, mugagabeko zalantzetan sustraituak dira.
Aurrekoa esanda, materialak sortzen hastekoan buruan genituen printzipio orokorrak azalduko dizkizuegu hemendik aurrera:
2. ERANTZUN BEHARREKO GALDERA PRAKTIKOAK
Hori horrela, lau dira erantzun beharreko galdera praktikoak:
![]() | Apartekoa: estrategiak irakasteari denboraldi berezia eskaintzen zaionean. Ikas-estrategiak nolabait asignatura bihurtzen direnean. Gure materialetan, bi mailetako lehenengo ikastunitateetan horrelako lanketa egin da, baina, orokorrean ez zaigu bide hori egokiena iruditzen. |
Maila |
Ikastunitatea |
Helburu nagusia |
1B Barrene | 1. Ni Tarzan...zu Jane | Ikasleek hizkuntzen ikaskuntzari eta estrategiei buruzko hausnar-keta egitea, euren alderdi onak eta gabeziak atzemanez. |
2. Barrenet | 1. Euskaldunaren hitza ez da ur gaineko bitsa | Ikasleek beraien ikasteko moduaz hausnartu eta aurkitu dituzten gabeziak kontratu baten bidez konpontzeko konpromisoa hartzea. |
![]() | Integratua: hizkuntza eta estrategiak batera ikasten direnean. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
1B Barrene | 4. Eta etorkizunean zer? | C. Mundu berria oraingo honen gainean eraikitzen |
![]() | Irakurri aurreko predikzioak egitea, izenburuak biztutako aurrezagutzetan oinarrituz. |
![]() | Lehendabizi testuaren gaia modu orokorrean ulertu eta gero xehetasunetara jotzea. |
![]() | Esplizituki formulatua ez dagoena identifikatzea: idazlearen ezkutuko asmoa. |
![]() | Zuzenekoa edo jakinaren gainekoa: ikasleari irakasten zaionean zein estrategia izan dakiokeen baliozkoa eta zergatik. |
![]() | Inplizitoa: ikaslea estrategia batzuk erabiltzera bultzatzen denean, baina oharkabean eta gogoetatu gabe. |
3. BARRENE-BARRENETEN IKAS-ESTRATEGIAK LANTZEKO ATAZA-EREDUAK
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
1B Barrene | 1. Ni Tarzan...zu Jane | D: Nik ere bai |
E: Neu ere kazetari | ||
F: Nor norekin | ||
2. Barrenet | 1. Euskaldunaren hitza | F: Jalgi hadi plazara |
2. kategoria: ikas-prozesuaren testuingurua fokalizatzeko atazak
![]() | Usteetatik abiatuta, bakarka eta taldeka hizkuntza ikasteko ereduak aztertzen dituzte, era baten edo bestearen alderdi on zein txarrak islatuz. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrenet | 1. Euskaldunaren hitza | A: Ni naiz, hi haiz, hura da |
![]() | Inguruak eskaintzen dituen ikaskuntza-baliabideak aztertu eta horiek ustiatzeko erabakiak hartzera bultzatzen duten atazak. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
1. Barrene | 3. Ederra da hitza | 2: Nolakoa da ETB? |
2. Barrenet | 1. Euskaldunaren hitza | G: Zin dagit |
![]() | Klaseko jarduera ezberdinen gaineko gogoeta egitera bultzatzen duten atazak, ikaslearen ikas-esperientziak aprobetxatuz: nola burutu ohi dituen; zein dituen gustukoak eta zein ez, zergatik; jardueren zailtasuna neurtzea; zailtzat dauzkan klaseko jarduerak ere egin behar direla eta zergatik,... |
Maila | Ikastunitatea | Ataza |
1B Barrene | 1. Ni Tarzan...zu Jane | B: Eskolako argazkiak |
2. Barrenet | 1. Euskaldunaren hitza | D: Ohean eta binaka |
E: Gustuko lekuan aldaparik ez |
![]() | Irakurmena |
![]() | Ikasleek irakurketa-moten gogoeta bideratua egiten dute. Gogoeta horren bidez ikasiko dute zein diren mota horiek, zertarako balio duen bakoitzak, eta, hala berean, helburuen araberako irakurketa egiten. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrenet | 3. Donostian Donosti eta... | A: Zer irakurtzen dugu egunean zehar? |
B: Zurrutean |
![]() | Testuaren ulermena errazten duten estrategien zerrenda egiten dute ikasleek. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrenet | 4. Liburuak trukean. | A: Irakurtzaletasuna |
![]() | Testuaren ulermena errazteko aurreikuspenak baliatzeak duen garrantzia nabarmendu behar dute ikasleek. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
1. Barrene | 3. Ederra da hitza | 3. Anorexia |
![]() | Entzumena |
![]() | Ulermena errazteko aurreikuspenak egiteak duen garrantziaz ohartu behar dute ikasleek. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
1. Barrene | 3. Ederra da hitza | C. Olatz, modelo ederra |
![]() | Mintzamena |
![]() | Ahozko diskurtsoaren planifikazioa egiteko mapa semantikoa erabiltzea. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrenet |
|
|
![]() | Hitz edo kontzeptu ezezagunak komunikazioa eragozten dutenean aurrera jarraitzeko erabiltzen diren estrategia eta baliabideak aurkeztea eta praktikatzea, hau da, birformulatzen eta argibideak ematen trebatzea. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrenet | 5. Euskal balea | B.1. Euskal balea ezagutzen |
![]() | Idazmena |
![]() | Testu idatziaren planifikazioan, ideia-bilketan, ideiak trukatzea. |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrene | 4. Eta etorkizunean, zer? | D. Aurkikuntza |
![]() | Hiztegia |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrenet | 6. Ogi gogorrari hagin zorrotza | B. Zerealak eta zibilizazioa |
![]() | Gramatika |
Maila |
Ikastunitatea |
Ataza |
2. Barrenet | 1. Euskaldunaren hitza | C. Aldatu zure azturak |
4. ESPERIMENTAZIOAN LORTUTAKO INFORMAZIOA
Barrene-Barreneten ikas-estrategiak modu sistematikoan eta era guztietan landu dira premisa bat genuelako. Gure iritziz, ikas-estrategietan instruitzeak areagotu egin beharko luke ikas-prozesuarekiko ikasleen atxikimendua eta ikasleak bultzatu ikasgelatik kanpo euren hizkuntz trebetasunak erabiltzera. Oraindik goiz da esateko gure lan-hipotesia baieztatu den ala ez, eta gure atazek espero genituen fruituak eman dituzten.
Halere, esperimentazioan lortutako infomazioa oso interesgarria da, nahiz eta orain arte lortutako datu guztiak bat ez etorri eta zenbaitetan kontrajarriak izan. Datu partzialak izanda ere, ordea, hainbat ohar interesgarri egin dezakegu jadanik.
![]() | Ikas-estrategien irakaskuntza berri samarra da gure artean. Berria izanik, ez dugu eskarmentu handirik eta intseguritatea sortzen digu: beharrezkoa ote den, eskatzen digun ahaleginak merezi ote duen; programatu behar ote ditugun; lanketaren nolakoa: jakinaren gainean ala ez, meta-hizkuntza zenbateraino erabili behar den.....Horietxek dira sektoreko profesionalok geure buruari eta elkarri etengabe egiten dizkiogun galderak. Erantzunak teorian bainoago praxian aurkituko ditugu, denon ekarpenak jasoz eta ebaluatuz, berrikuntzari neurria hartuko diogu. Beraz, denbora behar dugu. |
![]() | Ikasleei denbora emango diegu ikas-estilo honetara egoki daitezen. Ikas-estrategien gainean gogoeta egiteak abstrazio-maila handia eskatzen duenez, ikasle batzuk, euren ikasketengatik, adinarengatik edota berezkoa dutelako, hobeto eta azkarrago egokitzen dira. |
![]() | Paradoxa bada ere, beharrik handiena duten ikasleak, ikas-estrategiak desegokiak erabiltzen dituztelako edota ikas-prozesuan parte hartzeko prest ez daudelako, izaten dira zailenak konbentzitzen ikas-estrategien irakaskuntzaren onuraz. Ikasle batzuek ez dute ulertzen zergatik egin behar duten horrelako gogoeta bat. Gramatika besterik ez dute landu nahi eta eskatzen zaiena oso arrotza iruditzen zaie. |
![]() | Esperimentatu ondoren, alde batetik, 3. eta 4. kategoriako ataza-ereduen lanketa samurrago gertatu zaiela ikusi dugu, hainbat ikaslek jakinaren gaineko lanketa oso gustukoa ez badute ere. Beste aldetik, lehenengo bi kategoriako ataza-ereduak lantzea, ikasprozesua bera eta honen testuingurua fokalizatzeko atazak, orokorrean astunago gertatu zaie. Gure aholkua da, kasu honetan, ikastunitateen iraupena murriztea, horrelako gai abstrakto bati buruz hausnartzeko luzeegiak direlako. Lanketa jarraian egin beharrean hobe litzateke etenak egitea, tartean beste ataza arin batzuk sartuz. |
![]() | Orain arte esandako guztiarengatik, irakasleak ere bere irakas-estilora egokitzeko denbora hartu behar du. Teoria patxadan mamitu ondoren praktikan jarriko duena ikasleen onerako dela uste osoz egin beharko du, ikasleei intseguritatea kutsatu nahi ez badie behintzat. |
![]() | Hitz batez, berrikuntza honek ere, gauza berri guztietan gertatzen den bezalaxe, denboraren joana eskatzen du benetan erabilgarria eta erosoa gerta dakigun. Izan ere, zapata berriak erosoak izaten dira pixka bat erabili eta gero. |