Santurtziko Udal Euskaltegia
 

 Euskara doan ikasi Baliabide Zentroan!

Proiektuak
Didakteka
Moodle Euskaraz
Joomla! Euskaraz
Etiketa-lainoa
SUE Moodle kongresuak 2007-2008 ikasturtea agiriak irakasleen prestakuntza web guneak CMS euskaraz ikastaroak HABE azterketak web 2.0 IKTak Joomla! Kongresuak hizkuntza-eskakizunak didaktika IVAP-HAEE EGA
Jarioa
Irakurrienak

Lizentzia

Web gune honetako edukiak Creative Commons-en baimen baten mende daude.

Nor dago online?
 
Hemen zaude: Hasiera
Udako ikastaroak - 2008
Ikastaroak
2008-(e)ko Mayren 14-(e)an

Image 

Udako ikastaroetan matrikula egiteko epea hasi ez bada ere, jakinarazi nahi dizuegu zein izango diren aurtengo berrikuntzak.

Ikastaro trinkoei dagokinez, bi dira aldaketa nagusiak. Alde batetik, ohiko ikastaro trinkoak egunean bost ordukoak izatetik lau ordukoak izatera pasatu dira, eta beste aldetik, helburu jakin bat izango dute: HABEren azterketak prestatzea.

Udako ikastaro laburrei dagokinez, berriz, iraupena handitu egin da. Aurten egunero bi ordukoak izango dira. Bi ikastaro labur eskainiko ditugu: Iniciación al euskera, bata eta Mintzamena landuz, bestea.

Informazio gehiago idazkaritzan

Artikulu honek iruzkin 1 du
 
HIK HASI: IX. Udako Topaketa Pedagogikoak
Ekitaldiak
2008-(e)ko Mayren 13-(e)an

Image

HIK HASI Euskal Heziketarako egitasmoak bederatzigarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera.

2008ko uztailaren 1, 2 eta 3ean gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz, Donostiako Ibaetako Kanpusean. Adi egon zeren dagoneneko matrikula egitea epea zabalik baitago!

Era guztietako ikastaroak prestatu dituzte eta hemen ondokoak azpimarratu nahi ditugu:

Ikas-estiloen eta ikas-estrategien garrantzia hezkuntzan

Irakaslea: Iñaki PIKABEA. Psikologoa. Pedagogoa. Pedagogian doktorea. EHUko irakaslea.

Nola egokitu estilo kognitiboak eta irakaskuntza-estiloak?

Irakaslea: Mikel HARANBURU. EHUko irakaslea 

 Wikiak eta Webquestak irakaskuntzan

Irakaslea: Maite GOÑI. Ordiziako Jakintza ikastolako IKT taldeko partaide eta euskaljakintza egitasmoaren arduraduna.

Blogak irakaskuntzan

Irakaslea: Mikel ETXARRI. Ordiziako Jakintza ikastolako webmasterra. LH eta DBHko irakaslea.

Irakaskuntza 2.0: WEB 2.0 baliabideak eta konpetentzia digitala

Irakaslea: Jokin LACALLE. Ordiziako Jakintza ikastolako IKT dinamizatzailea. Batxilergoko Fisikako irakaslea.

Matrikula eta informazio gehiago hemen

 

Artikulu honek iruzkin 1 du
Gehiago irakurri...
 
HABEren azterketa idatzia
Azterketak eta deialdiak
2008-(e)ko Mayren 12-(e)an

Image

HABEren lehen eta bigarren mailako azterketa idatzia egin ahal izateko, Santurtziko Udal Euskaltegiko ikasleek kontuan hartu beharreko oharrak.

Azterketa idatzia Santurtziko Udal Euskaltegiaren egoitzan egingo da 2008ko maiatzaren 17an.

Lehen mailako azterketa:

  • Ikasleak egoteko ordua: 8:45ean

  • Azterketari hasiera emateko ordua: 9:00etan


Bigarren mailako azterketa

  • Ikasleak egoteko ordua: 11:15ean

  • Azterketari hasiera emateko ordua: 11:30ean

Hirugarren mailako azterketa

  • Azterketa Barakaldoko BECen izango da

  • Noiz: 2008ko maiatzaren 24an, 9:00etan

Ez dago iruzkinik
Gehiago irakurri...
 
Irakurri, gozatu eta oparitu
Ekitaldiak
2008-(e)ko Aprilren 29-(e)an
Image
Topaguneak, Euskara Elkarteen federazioa, Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena jarri du martxan aurten ere. apirilaren 2

Antolatzaileen hitzetan, egitasmoak irakurtzeko gogoa kutsatu nahi du, eta poza, eta ahal dela penak  arindu eta inurriak zabaldu. Hainbat irakurtzaleren artean ehun liburuko zerrenda osatu dute liburua aukeratzeko momentuan lagungarri gerta dadin.

Liburua hautatu, irakurri eta horri buruzko erreseina laburra egindakoan, euskarazko beste edozein liburu %25 merkeago erosi ahal izango dugu.

Topagunearen ekimen hau hainbat herritan burutuko da eta Santurtzin BAI ESAN taldea kargutu da antolaketaz.

Apirilaren 23tik uztailaren 26ra.
Ez dago iruzkinik
Gehiago irakurri...
 
IVAP-HAEE: Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko lehen deialdia
Azterketak eta deialdiak
2008-(e)ko Aprilren 17-(e)an

IVAP-HAEEk argitara eman berri du Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2008ko lehen deialdia.  

Ez dago iruzkinik
Gehiago irakurri...
 
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 5 Guztira: 61
 

Logoa

J. M. Barandiaran 12

48980 Santurtzi

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

Tfnoa: 94 461 02 15

Euskaltegia iruditan
header7.jpg
Kanpoko albisteak
Karrajua - Euskaltegien mundutik
Atoan - Karrajua labur
MoodleDocs - Azken aldaketak [eu]
Didakteka - Azken aldaketak [eu]
IKTeroak
 
         

2008 Santurtziko Udal Euskaltegia
Joomla! es Software Libre distribuido bajo licencia GNU/GPL.
JoomSEF SEO by Artio.Co-sponsored by Plastic and Cosmetic Surgery in Michigan & dovolena u more.