TOPAGUNEAK SAREAN : BIRTUALTASUNAREN NATURALTASUNA
AITOR ETXEBARRIA
Santurtziko Udal Euskaltegia
"Mintzapraktika egitasmoak: Erabilera lantzeko tresna eraginkorrak" jardunaldiak
Durango, 2005eko azaroa
1.
Zer izan da Euskara-Ikasleon I. Topagune Birtuala?
Santurtziko
Udal Euskaltegiak bere web orrian bultzaturiko ekimen birtuala,
apirilaren 27tik
ekainaren 3ra bitartean garatu zuena.
Lehenengo Topagune Birtual honi
esker nahi zuten guztiei euskara praktikatzeko eta modu ludiko eta
atseginean ikasten segitzeko aukera eman nahi zitzaien, internetek eskaintzen
dizkigun aukerak ezagutaraziz eta baliatuz.
2.
Topagune birtualen planteamendu metodologikoa eta helburuak
2.1.
Teknologia berriak eta hizkuntzen ikaskuntza
Bigarren
hizkuntzen eskurapena eta esparru naturaletako komunikazioa: testuinguru
formalak, testuinguru naturalak. |
Bigarren
hizkuntzen eskurapena eskola testuinguruetan, zein testuinguru sozialetan, zein
birtualetan eman daiteke: baina ekintza komunikatiboa testuinguru naturaletan
baino ezin da eman. Beraz, edozein testuinguru ez da gai ekintza komunikatiboa
burutzeko. Orduan, ondo bereiztu behar ditugu testuinguru formalak: beren
helburua instrukzio, formazioa dira eta ikasgeletan ematen da;
eta testuinguru naturalak: hauetan hizkuntzaren eskurapena jatorrizko
hiztunekin egoera errealetan ematen den interakzioaren emaitza da. Testuinguru
formaletan arrazoiketa instrumentala da nagusi: irakasleak interlokutoreak
aukeratzen ditu, produkzioak kontrolatzen ditu ulermenaren mesedetan... Honela
sortutako diskurtsoek ez dute zerikusi handirik egoera errealetan ematen
direnekin. Arrazoiketa mota hau mendekotasunean oinarritzen da eta subjektua du
ardatz. Testuinguru naturaletan, ordea, arrazoiketa komunikatiboa
da nagusi: ikasleek testuinguru soziala erabiltzen dute esanahien gaineko
adostasuna lortzeko. Diskurtsoa negoziazio honen emaitza da, entzuleak eta
hiztunak nork bere funtzioa betetzen duelarik. Arrazoiketa hau komunikazioan
oinarritzen da, kontsentsura heldu nahi du eta intersubjektiboa da.
Testuinguru
naturalak eta testuinguru birtualak |
Orain
arte bigarren hizkuntza jatorrizko testuinguru naturaletan ikasi nahi izan
duenak hizkuntza hori mintzatzen den tokietara joan eta bertan egotaldiak egiten
zituen (gogoratu Barnetegiak, familia euskaldunetako egotaldiak...) edota
jatorrizko hiztunekin harremanetan jarri (Mintzalaguna, Koadrillategi...)
Kontua
da internetek ere ahalbide dezakeela testuinguru informal edo naturaletan
aritzea. Testuinguru natural batek giro soziala eskatzen badu, testuinguru
birtualak gizarte digitalerako sarbidea eskain dezake. Gizarte digital hau
internet bidezko kontaktua dutenek osatzen dute, espazio zein denborazko mugarik
gabe. Gizarte hau osatzen dutenek kultura bat partekatzen dute, kultura
digitala; baina kultura digitalaz gain, beren kultura propioa dute, beraien
lurralde edo herrikoa, ohitura eta hizkuntza jakin batzuekin lotua. Beraz,
ingurune birtualek bigarren hizkuntzaren eskurapena ahalbide lezakete
testuinguru naturaletan.
Teknologia
berrien erabilera: informazioa vs. komunikazioa; informazioa vs. ezagutza;
ezagutza=komunikazioa |
Webgunean
informazio-iturri soil bezala erabil liteke edo komunikazio-bide bezala ere bai.
Honetarako gakoa zera da: teknologia berriei ematen diegun erabilera. Izan ere,
argi bereiztu beharra dugu, alde batetik, interakzioa (hau da, bi edo objektu
gehiagoren artean ematen den akzioa, helburua komunikazioa delarik) eta
interaktibitatea (hau da, bi edo objektu gehiagoren artean ematen den aktibitatea; hots, interakzioaren nolabaiteko simulazioa
tresna mekaniko eta elektronikoen bidez, azken batean gizakia eta makinaren
arteko komunikazioa)
Webgunean
ematen den ekintza-motarik arruntena informazioaren bilaketa izan ohi da,
besteek eskainitako informazioa eskuratzeko modu pasiboa. Baina gaur egun gero
eta indar handiagoa hartzen ari diren eta hartu duten interaktibitate era batzuk
(txat-saioak, foroak, e-mailak...) gehiago hurbiltzen dira komunikazio errealera.
Beraz, errealitate birtual hau tresna
ia “naturala” izan daiteke bigarren hizkuntzaren ikaste/irakaste prozesuan.
“Ia naturala” esan dut; izan ere, ingurune natural batean murgiltzeko
teklatua, sagua eta pantaila ezinbestekoak dira. Ez da era batean murgiltzailea,
baina aldibereko interakzioa mesedetzen du.
Esandako
honen guztiaren haritik kokatu beharra dago I. Topagune Birtual honen marko
orokorra, bere helburuak eta sakoneko planteamendu metodologikoak barne.
2.2.
Horrekin
batera...
...
badira bat-batean eta lehen azterketa batean antzeman litezkeen ondoko helburu
hauek ere:
Ikasten dena erabiltzeko aukera eta bidea eskaini, honetarako ikasle askok
dituzten oztopoak (ingurune erdalduna, interlokutoreen falta...) | |
Gero eta gehiago dira gure euskaltegietan eta gure inguruan euskara on-line
bidez ikasten ari direnak. Ikasle hauen arteko
harremana bultzatzea, sareak eskaintzen duen hoztasuna epeltzea bakardade
sentsazioa urritzea... ere badaude ekimen honen horizontean. | |
Euskara ikastearen alde ludikoa bultzatu: lehiaketak, foroak, eztabaidak,
hitzekin jolastu, abestiekin beste horrenbeste... | |
Dauden aukeren berri eman; oztopoak gainditzeko pistak eskaini... Honi
begira planteatu diren zenbait foro: “Euskara ikasteko tresnak interneten”,
“Ikasteko teknikak eta estrategiak”, “Nola ikasten dut?”, “EGA lortu
nahi dut” |
3.
Topagunearen egutegia
Arestian esan bezala, apirilaren 27tik ekainaren 3ra bitartean garatu zen
ekimen hau. Sortu ziren jarduera edo foroak hiru ataletan banatu ziren:
3. 1. Jarduera
iraunkorrak: apirilaren 27tik ekainaren 1era
Idazlanen
lehiaketa.
Bi kategoriatan banatuta: Behekoan kronika, goikoan azalpenezko testua.
Idazlanak bidaltzeko epe bat zabaldu zen, arduradun talde batek lehen entresaka
egin zuen eta, bukatzeko, forokideen bozketa bidez erabaki ziren irabazleak.
Eztabaida-gunea:
gaurkotasun handiko gaien inguruko eztabaida eta iritzi-trukea, inkesta eta txat
saioa barne. Aukeratutako gaiak hauexek izan ziren: Sexu bereko pertsonen arteko
ezkontzak, Lehen Jaunartzea, Futbola, Euskararen inguruko topikoak eta
aurreiritziak, ETBren programazioa. Guztietarako garaian-garaian pil-pilean
zeuden eztabaidagaiak aukeratu ziren (sexu bereko eskubideen inguruko lege
proiektua, Kopako Finala, Lehen Jaunartzeen garaia, ETBren inguruan
komunikabideetan azaldutako iritzi-artikuluak...)
Amaitu
dut. Eta orain zer? Euskara-laguna: Mintza-lagunaren esperientziaren berri eman eta honelako
talde baten sorrera bultzatu.
Irratia entzuten:
Euskadi Irratiko “Aperitifa”
saioaren zuzeneko jarraipena eta bertako
lehiaketetan parte hartzea. Ostiralero irratsaioa entzuten ari zirenen
arteko txat-saioa irekitzen zen, entzuten ari zirenaren gainean aritzeko;
irratira ere mezuak bidaltzen ziren, unean bertan elkarrizketatzen ari ziren
gonbidatuari galderak planteatzeko,
3. 2.
Lehen aldiko jarduerak: maiatzaren 3tik maiatzaren 11ra
Euskara
ikasteko tresnak interneten: Sareak euskara ikasteko
eskaintzen dituen bideen erakusketa. Epeka burutu behar zen bilaketa prozesua ia
hasieran bertan eten zen partaidetza urriagatik.
Kantuak:
euskal kanta ezagunetan oinarritutako hainbat jarduera: ariketak, hitz bat
proposatu eta hitz horrek zein kanta iradokitzen duen (“Gernika”, “euskara”,
“itsasoa”...), kantarik gustukoena...
Zein
liburu irakurri duzu?
Irakurritako gustuko liburuen gaineko iruzkin konpartituak. Epe bat ireki zen
irakurritako hainbat libururen gaineko iruzkinak bidaltzeko (liburu beraren
gainean iritzi kontrajarriak edo osagarriak bidal zitezkeen) eta bukaeran
iruzkindutako liburu guztien artean “onena” edo, behintzat, erakargarriena
aukeratzeko
¿Qué
puedo hacer para aprender? Técnicas y estrategias Ikasleen zalantzak argitu eta,
bide batez, ikas-estrategiak eskaini.
Forokideek zalantzak, galderak, aholku-eskaerak bidal zitzaketen eta foroaren
arduradunak erantzuten zien. Horretaz aparte, arduradunak oinarri-oinarrizko
zenbait dokumentu eskegi zituen foroan: ahozko azterketei nola aurre egin,
idazlanaren auto-zuzenketa egiteko aholkuak, ikasteko zenbait teknika...
3.3.
Bigarren aldiko jarduerak: maiatzaren 12tik ekainaren 3ra
EGA
lortu nahi dut:
azterketara begirako zenbait orientabide, estrategia eta zalantzen erantzunak.
Ez zuen jarraipen handirik izan.
Inkesta:
nola ikasten duzu? Honek ere ez zuen arrakasta handirik lortu
Pertsonaia
ezkutua.
Lehiaketa: pistak eskainiz, nortaz ari garen asmatu. Foroaren kudeatzaileak
egunero pertsonaia ezkutuaren inguruko pista bat eskaintzen zuen norbaitek
pertsonaiaren identitatea asmatu arte.
Hitzen
tailerra:
hitzetan oinarritutakoa hainbat jarduera (hitzik gustukoena, zatarrena, luzeena,
hitzen etimologia xelebreak, euskalkien ekarpena, nire hitz “harria”, lehen
hitza euskaraz, hitzen arteko zubiak, hitz kateak....)
4.
Topagunearen kudeaketa
4.1. Foroaren berri-ematea:
prentsa aurrea eta prentsa-oharra, berriaren iragarpena sarean
(Sustatu, erabili.com...), zirkularra euskaltegietara, gure web orrian
honen berri eman...
4.2.
Kudeatzaile nagusia:
Udal Euskaltegiko Idazkari Nagusia. Beronena eta Zuzendariarena izan zen
Topagunearen diseinu nagusia. Arlo teknikorako ezinbestekoa izan zen auto-ikaskuntza
gelako arduradunaren partaidetza ere
Ohar
Taula baten bitartez Idazkari Nagusiak aldi eta foro bakoitzaren hasiera eta
bukaera iragartzen zuen eta baita foro bakoitzaren garapenean proposatzen ziren
jardun zehatzagoak ere (txat saioak, adibidez)
4.3.
Jarduera edo Foro bakoitzaren kudeatzailea.
Bere zeregin eta ardurak honako hauek ziren: fororako ekintza jakinak
proposatzea, berauen jarraipena kudeatzea eta dinamizatzea, ondorioak ateratzea...
5.
Balantzea, ondorioak:
5.1.
Partaidetza
orokorrean: kopuruak
Orotara 120k eman genuen izena Topagune Birtualean aritzeko. Gehienok,
jakina, Ezkerraldekoak eta euskaltegiaren ingurukoak izan ginen. Baina izan
ziren Euskal Herriko hainbat tokitakoak ere: Gipuzkoako hamabi, Gasteizeko bi,
Iruñeko hiru, Espainiako beste hiru. Eta atzerriko sei, denak Ameriketakoak.
5.2.
Fororik/Jarduerarik
arrakastatsuenak. Ustezko arrazoiak
Fororik arrakastatsuenak hitzen tailerra eta
abestiena izan ziren. Hauen ondoren, pertsonaia ezkutuarena eta eztabaidaguneko
zenbait gairena (sexu bereko pertsonen eskubideak eta futbola, bereziki) | |
Arrakastaren zenbait giltza aurkitu nahian
hauexek bururatzen zaizkit: | |
Parte hartzeko era edo modu erraza
eskatzen zutenek (hitz bat, kanta baten izena...) arrakasta izateko aukera
gehiago zuten berez. | |
Dinamika
originalak, ez-ohikoak ere parte hartzeko akuilua ziren. Hemen
kokatu ahal ditugu, berriz ere, aurreko foroekin lotutako zenbait jarduera,
dinamika. | |
Lehia,
jokoa... proposatzen zutenek ere arrakastatsuak izateko aukera
gehiago zuten. Hemen pertsonaia ezkutuarena nabarmendu beharko genuke. Izan ere,
azken pista eman aurretik asmatu zituzten pertsonaiok, lehia bizian. |
5.3.
Fororik/Jarduerarik
motelenak. Ustezko arrazoiak.
Fororik motelenak: Euskara ikasteko tresnak interneten, Ikasteko estrategiak,
EGA lortu nahi dut, eztabaidaguneko zenbait gai (Hauteskundeen ondoren zer,
Lehen Jaunartzea, Euskara azterketak...), Irratia entzuten...Ahultasun honen
ustezko arrazoiak bilatu nahian, honako hauek aurkitu ditugu: | |
Orokorrean, Topagunea egiteko garaia. Gure esku ez zeuden zenbait arrazoik
atzeraraztera behartu gintuzten eta berandu samar (maiatza-ekaina) aritu ginen:
ikasturtearen bukaera, nekea, azterketen garaian... | |
Garai honek zenbait forotan eragin kaltegarri zuzenagoa izan zuelakoan
gaude: Euskara ikasteko tresnak interneten, Ikasteko estrategiak, mintza-laguna...
Izan ere, gara honetarako euskara ikasi nahi duten gehienak “kokatuta” daude
eta aurkitu die dagoeneko nolabaiteko
irtenbidea beren premiei. | |
Txat-saioa suposatzen zuten foroek ez dute arrakasta handirik izan. Guk
urtean zehar ere eskaintzen ditugu asteroko txat saioak eta orain arte ez dugu
partaidetza handirik lortu. Gure ustez euskaraz txateatzeko ikasleak profil
berezia behar du, edonor ez da honetara animatzen... Honek azal lezake, adibidez,
“Irratia entzuten” izeneko foroaren porrota: berez, oso ideia originala eta
polita zirudienak, arrakasta oso txikia izan zuen. Honi saioaren ordutegiaren
desegokitasuna gehi geniezaioke (eguerdiko 12ak) | |
Eztabaidagunean klabea izan zen Politikaren gaia aukeratzea. Hauteskundeak
egin berriak ziren eta Gobernuaren osaketaren inguruan zurrumurru eta era
guztietako iritziak zeuden. Gai egokia iruditu zitzaigun, nahiz eta jakin gai
hau tabu dela hainbat esparrutan. Usteak erdi ustel: ordura arte partaidetza
handia izan zuen eztabaidaguneak maldan beherako bidea hartu zuen. | |
Azkenik, beste kasu batzuetan foroaren diseinuan eta jarraipenean izandako
zenbait akatsek azal lezakete harrera makala: batzuetan eperik edo faserik
suposatzen ez zuelako (estrategiak, EGA...), beste batzuetan etapa batek
ondorengo guztiak baldintzatzen zituelako (Interneten euskara ikasteko tresnak)
eta lehenengoaren porrotak ondorengo guztiarena suposatzen zuen. |
5.4.
Aurrera
begira hobetu edo osatu beharreko kontuak
Garaia. Nire ustez, lehenago egin izan balitz, parte hartzea askoz handiagoa
izango zen. Alde batetik, ikasturteak berarekin batera dakarren zama eta nekea,
bestetik azterketa garaian (unibertsitatekoak zein euskarazkoak...) bete-betean
sartzea... | |
Bestetik, argi ikusten da zenbait forok berez dutela arrakasta izateko
aukera gehiago, bereziki lehia planteatzen bada eta parte hartzeak ahalegin ez
hain handia eskatzen badu (hitzen tailerra, abestiena, pertsonaia ezkutua...)
Honelako jarduerak suposatzen dituzten foroak bultzatu behar dira, bereziki; edo
sortzen diren bestelako foroetan honelako jarduerak bultzatu. | |
Jarduerak jarduera, garrantzi eta munta handiko kontua da foroen
planteamendua, kudeaketa eta jarraipena. Ez da aski foroa martxan jartzea;
ondoren, foroaren jarraipena, parte hartzea... etengabe elikatu beharreko kontua
da. | |
Irakasleen inplikazioa egokia eta neurrikoa izan behar da: gehiegizkoa
izateak foro batzuetan ikasleena uxa lezake) Beste muturrean, irakaslearen
inplikazioa txikiegia bada, ez du ahalbidetuko bere taldeetako ikasleen
partaidetza. Honen haritik, Topagunea ikastaldearen ohiko jardueran txertatzea
oso aberasgarria suerta liteke, Topagunearentzat berarentzat ez ezik (ekimen
gisa) euskara ikaslearentzat ere. | |
Azkenik, txat saioen erakarpen urria edo uxatzeko gaitasuna aipatu behar da.
Baina hau lehenagotik datorkigun kontu bat da. |
6.
Bukatzeko
Gure zentroak urteak daramatza on-line irakaskuntzan, bai ikertzen, bai
hausnarketan, bai praktika zuzenean. Hasieratik izan dugu argi birtualtasunean
ere irakasle/tutore eta ikaslearen arteko harremanak eta, bestalde, azken honen
protagonismoak bere ikas-prozesuan izan behar zutela elementu nagusiak eta gure
lanaren giltzarri. Bestela esanda, makinak, tresneriak, programak... ezin ziola
inori protagonismorik kendu.
Dudarik gabe I. Topagune Birtualak ere ildo
honetatik egin du bere ibilbidea eta, aldi berean, ikustarazi dizkigu sareak
dituen hainbat eta hainbat aukera ikas-prozesuaren humanizazioan eta balio
komunikatiboetan. Bide bat zabaldu digu eta espero dugu jarraipena izango duela
gure artean zein bide honetatik abiatu nahi duten gainontzekoengan.