Bihar hasiko da HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea eta urriaren 11ra arte izango da zabalik.
 

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:HABE

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2017ko martxoaren 17tik 2018ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2017/2018 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana.

Diru-laguntzen zenbatekoa gehienez:

  • HABEren A1 maila: 150 euro
  • HABEren A2 maila: 200 euro
  • HABEren B1 maila edo baliokidea:  550 euro
  • HABEren B2 maila edo baliokidea:  500 euro
  • HABEren C1 maila edo baliokidea:  150 euro
  • HABEren C2 maila edo baliokidea:  100 euro
Informazio gehiago:

Eskaria egiteko