Euskara  Eskura  Txartela  Bizkaiko  Foru  Aldundiko  Euskara  eta  Kulturako  Foru  Sailaren  ekinbide  bat  da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.

Euskara  Eskura  Txartela  pertsonala  da  eta  onuradunak  berak  bakarrik  erabil  dezake.  Euskara  ikasten duten  bizkaitarrak  izan  daitezke  onuradun,  baldin  eta  2015-2016  ikasturteko bigarren  deialdian edo 2016-2017 ikasturteko lehenengo deialdian, A1, A2, B1 edo B2 euskara-mailetako  bat  gainditu  badute;  hala,  deskontu-bonua  izango  dute  hurrengo ikasturterako.

Lau Euskara Eskura Txartel mota daude:

  • A1  motako  Euskara  Eskura  Txartela,  deskontu-bonurako  eskubidea emango  die  maila  hori gainditu dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2  motako  Euskara  Eskura  Txartela,deskontu-bonurako  eskubidea emango  die  maila  hori gainditu dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1  motako  Euskara  Eskura  Txartela,  deskontu-bonurako  eskubidea emango  die  maila  hori gainditu dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
  • B2  motako  Euskara  Eskura  Txartela,  deskontu-bonurako  eskubidea emango  die  maila  hori gainditu dutenei: gehienez 400 eurokoa izango da bonua.

Programatik  kanpo  geratuko  dira,  berariaz,  euskara  ikasteko  eta hizkuntzan  trebatzeko  ikastaroak administrazio publikoek finantzatuta egiten dituzten administrazio horietako langileak.

NOIZ ETA NON ESKATU?

NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?

  • Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.

TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK

  • Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2017-2018 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2017ko urriaren 20ra arte.

INFORMAZIOA

OHAR GARRANTZITSUA

  • Txartela lortzeko nahitaezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea, errolda-ziurtagiria baliozkoa izatea eta indarrean egotea eskaera egiten den egunean.

 

Gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko eta eduki eta funtzio berezituak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Argibide gehiago eskuratzeko nahiz cookie-ak nola ezabatu jakiteko, ikusi gure pribatutasun-politika. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information