Atzo, irailak 10, hasi zen HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea eta 2019ko urriaren 9ra arte izango da zabalik.
 
 

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintza hauek bete behar dira:HABE

  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2018ko martxoaren 23tik 2019ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2018/2019 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana.

Diru-laguntzen zenbatekoa gehienez:

  • HABEren A1 maila: 600 euro
  • HABEren A2 maila: 800 euro
  • HABEren B1 maila edo baliokidea:  900 euro
  • HABEren B2 maila edo baliokidea:  1.000 euro
  • HABEren C1 maila edo baliokidea:  150 euro
  • HABEren C2 maila edo baliokidea:  100 euro
Informazio gehiago:

Eskaria egiteko