Euskadin izan diren Koronabirusaren – COVID19- infekzio-kasuak tarteko, eta kutsatuen kopuruak gora egin ez dezan, gaur Eusko Jaurlaritzak Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza-zentroen jarduna aldi baterako etetea gomendatu du, Araban hartutako bide berean. Etenaldia bihar bertan, ostirala, sartuko da indarrean.

Hori dela eta, hamabost egunez Santurtziko hezkuntza zentroak itxita egongo dira. Neurri honek Musika Eskolari, Udal Euskaltegiari, Mirabueno eta Emilia Zuza haur-eskolei, HHIri, Kzguneari, LHTIri eta Ranzari zentro okupazionalari ere eragingo die. Baita liburutegiak eta ludotekak ere.