Urtero legez, Olentzerori gutunak lehiaketa antolatu du Santurtziko Udalaren Euskara Sailak. Hona hemen, lehiaketaren 2018ko edizioko irabazleak eta saritutako gutunak:

B KATEGORIA (10-11 urtekoak)

Lehen saria: NAHIA PALOMANES GOMEZ

Bigarren saria: FATIMA NIANG NDONHGO

Hirugarren saria: MIREN DELGADO JIMENEZ

C KATEGORIA (12-16 urte artekoak)

Lehen saria: ENARA ELEXPURU SERRALTA

Bigarren saria: AIMAR ITURRALDE SANDEZ

Hirugarren saria: ALAIA PEÑA SUAREZ

D KATEGORIA (16 urtetik gorakoak)

Lehen saria: EVA VAZQUEZ CACHO

Bigarren saria: JOXI MARTÍN HABA

Hirugarren saria: NEREA PEÑA RUIZ

 

Atzo, martxoaren 6an, -ko lehen Abiatze Saioa egin genuen Santurtzin. Berrogei bat lagunek parte hartu genuen saioan, Topaguneko Ziortza eta Manuelek lagunduta.

Oso era arin eta jostagarrian elkar hobeto ezagutu, EUSKARALDIAri buruzko zertzelada batzuk hartu eta gure herrian ekimen eder hau arrakastaz gauzatzeko egin beharreko urratsez hausnartu genuen.

Martxoaren 21ean, arratsaldeko 7etan, Udal Euskaltegian (Barandiaran 12) segida emango diogu bideari, 2. Abiatze Saioan. Atea irekita dago etorri nahi dutenentzat, noski, nahiz eta aurreko saioetan parte hartu ez. Horretarako  944610215 (Udal Euskaltegia) edo 944938071 (AEK) zenbakietara deitu besterik ez duzu. Ondo hartua izango zara!