Atzo, martxoaren 6an, -ko lehen Abiatze Saioa egin genuen Santurtzin. Berrogei bat lagunek parte hartu genuen saioan, Topaguneko Ziortza eta Manuelek lagunduta.

Oso era arin eta jostagarrian elkar hobeto ezagutu, EUSKARALDIAri buruzko zertzelada batzuk hartu eta gure herrian ekimen eder hau arrakastaz gauzatzeko egin beharreko urratsez hausnartu genuen.

Martxoaren 21ean, arratsaldeko 7etan, Udal Euskaltegian (Barandiaran 12) segida emango diogu bideari, 2. Abiatze Saioan. Atea irekita dago etorri nahi dutenentzat, noski, nahiz eta aurreko saioetan parte hartu ez. Horretarako  944610215 (Udal Euskaltegia) edo 944938071 (AEK) zenbakietara deitu besterik ez duzu. Ondo hartua izango zara!

 

Atzo EUSKARALDIA-ko Aktibazio Saioa egin genuen Santurtzin, Kike Amonarrizek gidatua. Laurogei bat lagun bertaratu ginen. Hauetatik ia berrogeik konpromisoa hartu genuen datozen bi Aktibazio Saioetan parte hartzeko. Arrakasta handia, beraz.

 Saio hauetako lehenengoa martxoaren 6an izango da, arratsaldeko 7etan Kresala aretoan (Barandiaran 12), eta han hasiko gara ekimen eder hau gure herrian gauzatzeko plana zehazten.Bigarren saioa martxoaren 21ean izango da Casa Torre Jauregian, ordu berean.

 Saiootan parte hartzera gonbidatuta zaude, noski. Horretarako, jar zaitez harremanetan ekimeneko  arduradunekin: 94 461 02 15 (Udal Euskaltegia) edo 94 493 80 71 (AEK).