PUNTUAZIO-MARKAK
1. KOMA
2. PUNTU ETA KOMA
3. BI PUNTUAK
1. KOMA
Irakurketan egin behar diren pausaldi laburrak edo txikiak markatzeko erabiltzen da.
Honako kasu hauetan erabiltzen da batik bat:1.1. Enumerazioetan, esaldiko bi zati edo gehiago bereizteko, mota berekoak direnean eta segidan doazenean
Adib.:
![]() |
Gaur goizean, azokan, harategian, arrandegian eta okindegian izan naiz. |
![]() |
Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteiz dira Hego Euskal Herriko hiriburuak. |
1.2. Klausula bateko esaldiak bereizteko, pausaldia egiten denean
Adib.:
![]() |
Kalera bazoaz, eros ezazu egunkaria. |
![]() |
Eser zaitez, nekatu egingo zara eta. |
![]() |
Bidaia batetik datorrenean, opariak ekartzen dizkie beti seme-alabei eta emazteari. |
1.3. Deikia edo bokatiboa esaldiaren hasieran doanean, koma darama ondoan. Deikia
perpausaren barnean dagoenean, koma artean jartzen daAdib.:
![]() |
Mikel, ekar itzazu oinetako horiek. |
![]() |
Aizu, Itziar, zatoz lehenbailehen. |
1.4. Perpaus baten barruan, esandakoa argitzeko edo osatzeko beste esaldi bat tartekatzen denean, kontaera nagusia ebakitzen duen esaldi hau koma artean jartzen da. Parentesi artean edota bi marren artean ere jar daiteke
Adib.:
![]() |
Koldo, Maiteren anaia, etxera joan da. |
![]() |
Laurak arte edo, nire iritzia hau da behintzat, ez da etorriko. |
![]() |
Zuk diozun hori, oker ez banago, orain dela urtebete gertatu zen. |
1.5. Esaldiaren barruan daudenean koma artean eta esaldiaren hasieran daudenean koma ondoan dutela idazten dira gisa honetako molde eta lokailuak
Adib.:
![]() |
hau da, hots, esate baterako, azkenik, azken finean, haatik, hala ere, izan ere, beraz, bukatzeko, adibidez, hala eta guztiz ere, dena dela, dena den, hortaz, nolanahi ere, orduan, bada, ordea, aldiz, berriz, besteak beste, bestalde, gehienetan, egia esan, otoi, gainera, alegia, -z gero, hain zuzen, esaterako etab. |
1.6. Bai eta ez bat baino gehiago izanez gero koma jarriko dugu
Adib.:
![]() |
Bai trena, bai kotxea, bai hegazkina ere, oso gogoko ditut. |
1.7. Aditz berbera duten esaldi-segidan elipsia egiten denean
Adib.:
![]() |
Idazkariak zortzi telefono-dei jaso ditu; idazkari-laguntzaileak, bost; eta menpekoak, hamar. |
1.8. Eta, edo eta ala partikulen ondoren, zenbait kasutan
Adib.:
![]() |
Gaixorik zegoela eta, ez zen lanera joan. |
1.9. Aposizioetan
Adib.:
![]() |
Abenduaren 28an, Inuzenteen egunean, ederki sartu ziguten ziria. |
2. PUNTU ETA KOMA
Jeneralean, komak baino pausaldi luzexeagoa adierazten du. Honako kasu hauetan
erabiltzen da:2.1. Klausula luze baten barruan dauden esaldiak bereizteko, baldin eta aurretik koma bat edo gehiago erabili badira
Adib.:
![]() |
Hirurogeita hamabi aldiz ikusi zuen, Aloña mendiko hariztietan, ostro berdea berriz jaiotzen; baina ez zion eramango hemeretzi urteko mutil batek ez aizkora jolasean, ez burdina astuna jaurtitzen, ez mendietan gora edo ibarretan zehar lasterka. |
![]() |
Orain hirurogeita hamar urte inguru dela, Hego Ameriketatik Afrikako itsas bazterrerantz, hiru mastako untzi ederra zetorren; oihalduna, aldi hartan itsaso zabalean ibiltzen ziren gehienak bezalakoa. |
2.2. Ideia beraren bi aide desberdin adierazten dituzten bi perpausen artean
Adib.:
![]() |
Ezin dezakegu horrela jarrai: hondamendira goaz zuzen-zuzenean. |
2.3. Bi esaldi, juntagailuz edo bestela, elkarri lotuta daudenean, baina, aldi berean, lotura hori hain xumea edo estua ez denean
Adib.:
![]() |
Sekulako zarata-hotsak esnatu ninduen; ohetik salto egin nuen eta leihotik begira egon nintzen luzaz. |
![]() |
Horrela bukatu zen hitzaldi zirraragarri hura; eta, ondoren, entzuleak poliki-poliki irten ziren. |
3. BI PUNTUAK
Bi puntuek pausaldi luzea adierazten dute. Baina puntu bakarrak ez bezala, bi puntuek nolabaiteko segida edo argibidea adierazten dute. Kasu hauetan erabiltzen dira.
3.1. Gutunetan, hasierako agurraren ondoren
Adib.: Lankide hori: Jaso nuen otsailaren seiko zure gutuna...
Jaun agurgarria: Idazki hau sinatzen duenak...
3.2. Norbaiten hitz testualak aipatzen direnean, bi puntu jartzen dira aipamenaren aurretik,
hau maiuskulaz hasten delarik
Adib.: Famatua da Sokrates-en harako hura: Ezagut ezazu zeure burua.
Galdera hau egin zidan emakumeak: Non dago hondartza?
3.3. Adibide gisa edo, ejenpluak jarri nahi direnean, bi puntu jartzen dira enumerazioaren
aurretik
Adib.: Bokalez hasten diren zenbakiak h letrarekin idazten dira euskaraz, ehun izan ezik:
hiru, hamar, hamaika, hamabi, hogei, etab.
3.4. Enumerazio bat egiten denean, bi puntu jartzen dira aurretik
Adib.: Euskal Herriko herrialdeak zazpi dira: Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Lapurdi,
Zuberoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.
Lau urtaroak hauek dira: udaberria, uda, udazkena eta negua.
3.5. Proposizio orokorra ezarri ondoren, berehala beste esaldi batzuekin frogatzen edo
azaltzen denean, hauen aurretik bi puntu jartzen dira
Adib.: Horrela da bizitza: gutxien uste duzunean dator ezbeharra.
4. PUNTUA
4.1. Periodoak zentzu osoa duenean, puntua jartzen da azkenean, horrela pausaldi luzea
adieraziz
4.2. Lerro berean (puntu eta jarrai) edota hurrengo lerroan (puntu eta aparte) jarri dezakegu
Horretarako arrazoibidearen edo ideien segida hartzen da kontutan gehienbat. Alegia,
aurreko periodoarekin segida estua dagoenean, puntu eta jarrai egiten da. Aldiz, ideien segidan
pauso berri bat ematen denean, puntu eta aparte. Izkribu edo testu baten bukaeran ipintzen den
puntuari azken puntua deitzen zaio.
Puntuari dagozkion adibideak nonnahi ikus daitezke.
4.3. Laburduren ondoan ere puntua erabiltzen da
Adib.: adib. (adibidez), or. (orrialde), pta. (pezeta), km. (kilometro), etab. (eta abar)...
5. ETENDURA-PUNTUAK
5.1. Geure esanaren zentzua bukatu gabe edota airean utzi nahi dugunean, etendura-puntuak
erabiltzen ditugu
Irakurtzean, ahotsaren intonazioari halako kera berezi bat ematen zaio. Horrela zenbait
ñabardura adierazten dira, hala nola zalantza, bildurra, ironia, etab.
Adib.: Esatea gustatuko Iitzaidake, baina... ez, ez naiz ausartzen. / Teilatuan zebilen
lapurra... katua zen. / Ezagutzen duzu esaera zaharra: Upel txarretik...
5.2. Sarritan etendura-puntuak eta abar delakoaren ordez erabiltzen dira
Aipamena edo enumerazioa jarraitu beharrik ez dagoela adieraziz. Horregatik bukatu
gabeko aipuetan ere erabiltzen dira.
Adib.: Ezaguna da «Garoa» nobelaren hasiera: «Ura
Zazpi oiñ ta erdi bai Iuze, makal zugaitzaren irudira zuzen, ...»
5.3. Etendura-puntuak seinalatzeko, hiru puntu bakarrik jartzen dira (...)
6. GALDERA-MARKA ETA HARRIDURA-MARKA
6.1. Gaztelaniaz ez bezala, euskaraz marka hauek esaldiaren azkenean bakarrik jartzen dira
Adib.: Zertara zatoz? / Bai neska ederra!
7. PARENTESIA
7.1. Zenbaitetan, perpaus nagusiaren barnean, beste bat sartzen da argibide gisa. Argitzeko
erabiltzen den perpaus hori parentesi artean idazten da. Gaur egun, parentesiaren ordez,
bi marrak ere sarritan erabiltzen dira
Adib.: Datorren guztietan (eta sarritan etortzen da) opariak ekartzen dizkit./ Euskal
Herriko arazoak .beste herrietakoak bezalaxe. ez dira konponezinak.
7.2. Parentesia hitzez hitzezko aipamenetan ere erabili ohi da
Adib.: «(...) *Edun zubereraz erabiltzen da eta eduki nahiago da lapurteraz eta
gipuzkeraz.» (EUSKALTZAINDIA. EGLU-II, 1987, 477. or.)
8. KOMATXOAK
8.l. Norbaitek esana edo idatzia hiizez hitz jaso nahi denean, komatxo artean jartzen da
Aipatzen den testua luzea denean, parrafo bakoitzaren hasieran jartzen dira komatxoak eta
batzutan lerro bakoitzaren hasieran ere bai. Azken kasu honetan, komatxoak alderantziz jartzen
dira lerro bakoitzean, lehenengoan izan ezik.
Adib.: «Ez egin horrelakorik», esan zuen irakasleak.
Honela dio Mitxelenak bere buruaz: «Izan, euskaldun garbia izan naiz beti, gure
artean gero eta ugariago agertzen diren iratxo horietakoren batek besterik uste duen
arren».
8.2. Era berean, komatxo artean idazten dira lan artistikoen izenburuak, egunkari, liburu eta
aldizkarienak, zinema eta antzokienak, marka-izenak, etab.
Adib.: «Gero», «Harri eta Herri», «Haizeen orrazia», «Txalaparta». «Euskal Erromeria»,
«Le Monde», «Argia», «Habeko Mik», «Coliseo», «Antzoki Zaharra», «Simca
1.200»...
8.3. Atzerriko hizkuntzetatik bere horretan hartzen diren hitzak
Adib.: «Fans» ugari joan zitzaion aireportura.
8.4. Herri-hizkeratik hartutako hitzak edo esamoldeak eta argotekoak
Adib.: «Ean», «ean» .esaten zion, basoa goraino betetzen ziolarik./ «Fale»,
«Gehiegiegi», «Jakizak», etab.
8.5. Izengoitiak eta animalien izenak
Adib.: «Txiki» gure txakurra.
8.6. Ironiazko zentzuan erabiltzen diren hitzak
Adib.: «Jaun» hura lapur galanta zen.