www.santurtzieus.com

ADITZEKIN JOLASEAN

Esaldi hauek irakurri eta konturatuko zara zenbat adiera dituen azaldu aditzak. Sinonimoak erabiliz, berridatz itzazu.

 

  1. Hirugarrean atalean, non azaltzen den zer egin behar den...

 

  1. Eta erantzunaz Pedrok esan zion: azaldu iezaguzu ideia hori

 

  1. Beste zerbait azaldu nahi da poema honetan

 

  1. Jakintsuen artean azaldu ohi da inbidia umiltasuna zimentatzen ez denean

 

  1. Berehala neskamea azaldu zitzaion

 

  1. Ortzia garbitu eta eguzki ederra azaldu zen

 

  1. Nire esker ona azaldu behar diot

 

 

Zuzenketa-orria

  1. Hirugarrean atalean, non agertzen den zer egin behar den...

 

  1. Eta erantzunaz Pedrok esan zion: argitu iezaguzu ideia hori

 

  1. Beste zerbait adierazi nahi da poema honetan

 

  1. Jakintsuen artean ageri ohi da inbidia umiltasuna zimentatzen ez denean

 

  1. Berehala neskamea agertu zitzaion

 

  1. Ortzia garbitu eta eguzki ederra ageri zen

 

  1. Nire esker ona erakutsi behar diot

 

 

 

informazioa