www.santurtzieus.com

SAKONTZEN 5

Testuaren hutsunetan jarri hurrengo lokailuak, juntagailuak eta denbora adierazleak:

Eta are gutxiago / eta / baina / gainera / baina / eta/ Gaur egun / ordea / ere / gaur egun / batetik / bestetik / aurki / hasi ez beste / aldian-aldian / eta

 

MAGOAK ADINA ZEKITENAK

 

__________denok dugu geure burua inteligentetzat. Eta gure inteligentziaren berri, besteak zapalduz bermatzen den irudipena dugu,________. Inteligentzia ez da ulertzeko, sortzeko eta ikasteko dugun ahalmena bakarrik, _______Pertsona inteligentearen baitan behar du errespetatzen jakiteak_____, inteligentziak berak ematen baitu sentsibilitate nahikoa, besteen sentsibilitateaz kontu emateko. Inteligentea eta errespetua zer den dakien jende oso gutxi aurkitzen da_________, tamalez.

Umeentzako magia saio batean izan naiz_____. Magoak badauka, nire ezagutza apalean, bi lan egin beharra._______, magia trukoak ondo, eta________, lehenengoaren ondorioz edo, sinisgarritasuna lortzea ikuslearen aldetik.

Aipatu magia saioko magoak ez zuen erraza izan. Magoa bere lana egiten___________, ufaka hasi umeak, trukoak ezagutzen zituztela eta tranpa egiten zuela esanez. Magoaren lana ___________oztopatzen zutenez, magoak umeei erantzun egin behar izan zien, ____bere magia trukoak umeen ezagutzaz haraindi zihoazela demostratu. " Hemen magoa ni naiz" aldarrikatzen zuen, _______gaztetxoen ufarik isiltzen ez. Tamalgarria iruditu zitzaidan: ez magoa, umeen jokabidea baizik.

Erronkarik handiena, ia-ia norberak adina dakitenei erakusten edo zerbait berria eskaintzen saiatzea da. _____erronka horri aurre egitea erabakitzen dutenen aurrean, nik uste, txapela kendu behar dela. Nire txapela beraz, mago hari.

Magoak ondo egin zuen bere lana. Nik neuk truko gehienak ezagutzen nituen _______ez zitzaidan burutik pasatu ere egin, ufaka hasi behar nuenik. Ezagutzen ez nituen trukoekin gelditu nintzen. Gure gazteei ere, eskaintzen zaigunetik onena hartzen erakutsi beharko genieke _____ez gu baino gutxiagotzat jotzen.

Gazte horiek ez dakite lana ondo egitea zein zaila den.______________, inteligentziarik zein errespeturik gabeko jendearekin kontatu beharra zein tamalgarria.

Ana Urkiza EGUNKARIA 2001-8-23

 

Zuzenketa-orria

Gaur egun denok dugu geure burua inteligentetzat. Eta gure inteligentziaren berri, besteak zapalduz bermatzen den irudipena dugu, gainera. Inteligentzia ez da ulertzeko, sortzeko eta ikasteko dugun ahalmena bakarrik, ordea. Pertsona inteligentearen baitan behar du errespetatzen jakiteak ere, inteligentziak berak ematen baitu sentsibilitate nahikoa, besteen sentsibilitateaz kontu emateko. Inteligentea eta errespetua zer den dakien jende oso gutxi aurkitzen da gaur egun, tamalez.

Umeentzako magia saio batean izan naiz aurki. Magoak badauka, nire ezagutza apalean, bi lan egin beharra. Batetik, magia trukoak ondo, eta bestetik, lehenengoaren ondorioz edo, sinisgarritasuna lortzea ikuslearen aldetik.

Aipatu magia saioko magoak ez zuen erraza izan. Magoa bere lana egiten hasi ez beste, ufaka hasi umeak, trukoak ezagutzen zituztela eta tranpa egiten zuela esanez. Magoaren lana aldian-aldian oztopatzen zutenez, magoak umeei erantzun egin behar izan zien, eta bere magia trukoak umeen ezagutzaz haraindi zihoazela demostratu. " Hemen magoa ni naiz" aldarrikatzen zuen, baina gaztetxoen ufarik isiltzen ez. Tamalgarria iruditu zitzaidan: ez magoa, umeen jokabidea baizik.

Erronkarik handiena, ia-ia norberak adina dakitenei erakusten edo zerbait berria eskaintzen saiatzea da. Eta erronka horri aurre egitea erabakitzen dutenen aurrean, nik uste, txapela kendu behar dela. Nire txapela beraz, mago hari.

Magoak ondo egin zuen bere lana. Nik neuk truko gehienak ezagutzen nituen baina ez zitzaidan burutik pasatu ere egin, ufaka hasi behar nuenik. Ezagutzen ez nituen trukoekin gelditu nintzen. Gure gazteei ere, eskaintzen zaigunetik onena hartzen erakutsi beharko genieke eta ez gu baino gutxiagotzat jotzen.

Gazte horiek ez dakite lana ondo egitea zein zaila den. Eta are gutxiago, inteligentziarik zein errespeturik gabeko jendearekin kontatu beharra zein tamalgarria.

Ana Urkiza

 

 

informazioa