www.santurtzieus.com

SAKONTZEN 4

Testuan dauden hutsuneetan sar itzazu hurrengo denbora adierazleak, lokailuak eta juntagailuak:

Eta / aldi berean / bitartean / behin / baizik eta / eta / ere / esate baterako / alde batera utzirik / oro har / eta / seguruenik / dena den / orain aste pare bat / aspaldi / hain zuzen / eta orduan / behintzat

 

OGIBIDEEN INGURUKO KONTUAK

Ogibideen gainean aburu bitxiak izaten dira.______, _______, film kanadiar batean, pertsonaia batek azaltzen zuen lanbide batean emakumeak barra-barra sartu bezain fite, lanbide hori ospe ona galtzen hasten zela. Hala gertatzen hasia zen, omen, mediku eta abokatuekin,_____________. Hori esaten zuena ez zen matxista amorratu bat, _______________gogoeta sakon baten itxura egiten zuen aktorea. Afera, __________, alderantziz ______izan daiteke, hau da, ofizio bat behera egiten hasi____________, _________________, uztea emakumeok horretan aritzen…

_____________________edo, drogaren inguruko itzulpen haren kontua barreiatu zenean, ogibideen inguruko beste gogoeta bat etorri zitzaidan burura –_________________, euskal bezerook erakunde publikoen nahiz enpresa pribatuen kanpainetan._________, jasotzen dugun begirune eskasa- Ezen ohartu bainintzen aferak jendearen mesfidantza jasan ohi duten bi lankide paratzen zituela kolokan: itzultzaileena eta kazetariena. Norbaitek esaldi soil bat –azalean, ____________- euskaratzeko eskatu zionean, borondaterik handiena erabiliz, ____________, baietza eman zuenari (nori ez zaio halakorik gertatu, elebiduna izanda?) irakaslea izatea bakarrik falta izan baitzaio, gizarteak behar-beharrezkotzat jo eta, ____________, gustura eta patxada osoaz maiseatzen dituen hiru ogibide buru batean biltzeko. Itzultzaileak, traidoreak, kazetariak, gezurteroak, irakasleek, lan gutxi eta opor anitz, funtzionarioak, alferrak, abokatuak, maltzur, medikuekin fidatzerik ez, dendariekin, kasu, baserritarrak, beti kexaka, eta fabriketako langileek, eskatu besterik ez…Ehorzleak ere, hobe urrun. Horrela hasi, ______ezin amaitu. Mende bukaera honetako ofizio zaharren eta lanbide berrien nahasketan, langileei profesionalak eta eraginkorrak izateko eskatzen zaie, ______, ________, lan egiteko baldintzak gero eta korapilatsuagoak bilakatzen dira.

______ogibideez ari naizela: zergatik hedadura handiko saltoki guztietan kutxazainak oro dira neskak, eta horien arduraduna, gizona? Apustu eginen nuke kasualitatea ez dela.

Inma Errea EGUNKARIA 1999KO IRAILAK 12

 

Zuzenketa-orria

OGIBIDEEN INGURUKO KONTUAK

Ogibideen gainean aburu bitxiak izaten dira. Behin, aspaldi, film kanadiar batean, pertsonaia batek azaltzen zuen lanbide batean emakumeak barra-barra sartu bezain fite, lanbide hori ospe ona galtzen hasten zela. Hala gertatzen hasia zen, omen, mediku eta abokatuekin, esate baterako. Hori esaten zuena ez zen matxista amorratu bat, baizik eta gogoeta sakon baten itxura egiten zuen aktorea. Afera, dena den, alderantziz ere izan daiteke, hau da, ofizio bat behera egiten hasi eta orduan, hain zuzen, uztea emakumeok horretan aritzen…

Orain aste pare bat edo, drogaren inguruko itzulpen haren kontua barreiatu zenean, ogibideen inguruko beste gogoeta bat etorri zitzaidan burura –alde batera utzirik, euskal bezerook erakunde publikoen nahiz enpresa pribatuen kanpainetan. Oro har, jasotzen dugun begirune eskasa- Ezen ohartu bainintzen aferak jendearen mesfidantza jasan ohi duten bi lankide paratzen zituela kolokan: itzultzaileena eta kazetariena. Norbaitek esaldi soil bat –azalean, behintzat- euskaratzeko eskatu zionean, borondaterik handiena erabiliz, seguruenik, baietza eman zuenari (nori ez zaio halakorik gertatu, elebiduna izanda?) irakaslea izatea bakarrik falta izan baitzaio, gizarteak behar-beharrezkotzat jo eta, aldi berean, gustura eta patxada osoaz maiseatzen dituen hiru ogibide buru batean biltzeko. Itzultzaileak, traidoreak, kazetariak, gezurteroak, irakasleek, lan gutxi eta opor anitz, funtzionarioak, alferrak, abokatuak, maltzur, medikuekin fidatzerik ez, dendariekin, kasu, baserritarrak, beti kexaka, eta fabriketako langileek, eskatu besterik ez…Ehorzleak ere, hobe urrun. Horrela hasi, eta ezin amaitu. Mende bukaera honetako ofizio zaharren eta lanbide berrien nahasketan, langileei profesionalak eta eraginkorrak izateko eskatzen zaie, eta, bitartean, lan egiteko baldintzak gero eta korapilatsuagoak bilakatzen dira.

Eta ogibideez ari naizela: zergatik hedadura handiko saltoki guztietan kutxazainak oro dira neskak, eta horien arduraduna, gizona? Apustu eginen nuke kasualitatea ez dela.

Inma Errea

 

 

informazioa