Izan ere / bestalde / hori dela eta / izan ere / edo / eta / horregatik / edo / berriz, / aldiz / baina / gutxienez |
ADIMENA
JANZTEKO, SAKELA HUSTU
ESKOLAN HASTEA GARESTIA DA GAUR EGUN, BATEZ ERE HEZKUNTZA PRIBATUA JASOTZEN DUTENENTZAT
Iraileko aldapa deitu izan dio askok eta askok oraingo garai honi;_______, haurrak edo gaztetxoak eskolan hastea ez da batere merkea. Hezkuntza pribatuan ______publikoan ikasteak zerikusi handia badu ere, iraileko gastuek familia askoren ekonomia kolokan jartzeko modukoak dira. _________, kontsumitzaileen elkarteak hainbat ikerketa egin dituzte azken urteotan. Euskal Kontsumitzaileen Alkargoak (EKA) egindako ikerketaren arabera, aurreikusi dute aurtengo ikasturtean prezioen % 1,7ko gorakada izango dela. Ezberdintasunik nabarmena ikastetxe publikoen eta pribatuen artean dago, hilero ordaindu beharreko kuotek _____eskola uniformeek nabarmen igotzen baitituzte gastuak pribatuetan. Hala haurrak ikastetxe pribatu ______hitzartu batean dituzten Hegoaldeko familiek 120.000 eta 150.000 pezeta inguru gasta ditzakete irailean, seme-alaba bakoitzeko (4.800 eta 8.000 libera inguru). Iparraldean, ______eskolan hastea merkeagoa da, _______ez merkea. Ikastetxe publikoetan dabiltzan haurrek 1.360 libera inguru gastatu behar dute materialean (34.000) pezeta inguru). Pribatuetako ikasleek, __________, 3.320 libera inguru. ________, eskola liburuen inguruan sortu izan dira eztabaidarik sakonenak;________, erabili beharreko liburuen prezioen gorakada nabarmena izan baita azken urteotan. ___________, kontsumitzaileen hainbat elkartek diote eskola liburuak doan beharko luketela izan, ___________ikastetxe pribatu eta hitzartuetan. A. Peņalba EGUNKARIA 1999ko irailaren 4 |
Zuzenketa-orria ADIMENA JANZTEKO, SAKELA HUSTU ESKOLAN HASTEA GARESTIA DA GAUR EGUN, BATEZ ERE HEZKUNTZA PRIBATUA JASOTZEN DUTENENTZAT Iraileko aldapa deitu izan dio askok eta askok oraingo garai honi; izan ere, haurrak edo gaztetxoak eskolan hastea ez da batere merkea. Hezkuntza pribatuan edo publikoan ikasteak zerikusi handia badu ere, iraileko gastuek familia askoren ekonomia kolokan jartzeko modukoak dira. Horregatik, kontsumitzaileen elkarteak hainbat ikerketa egin dituzte azken urteotan. Euskal Kontsumitzaileen Alkargoak (EKA) egindako ikerketaren arabera, aurreikusi dute aurtengo ikasturtean prezioen % 1,7ko gorakada izango dela. Ezberdintasunik nabarmena ikastetxe publikoen eta pribatuen artean dago, hilero ordaindu beharreko kuotek eta eskola uniformeek nabarmen igotzen baitituzte gastuak pribatuetan. Hala haurrak ikastetxe pribatu edo hitzartu batean dituzten Hegoaldeko familiek 120.000 eta 150.000 pezeta inguru gasta ditzakete irailean, seme-alaba bakoitzeko (4.800 eta 8.000 libera inguru). Iparraldean, berriz eskolan hastea merkeagoa da, baina ez merkea. Ikastetxe publikoetan dabiltzan haurrek 1.360 libera inguru gastatu behar dute materialean (34.000) pezeta inguru). Pribatuetako ikasleek, aldiz, 3.320 libera inguru. Bestalde, eskola liburuen inguruan sortu izan dira eztabaidarik sakonenak; izan ere, erabili beharreko liburuen prezioen gorakada nabarmena izan baita azken urteotan. Hori dela eta, kontsumitzaileen hainbat elkartek diote eskola liburuak doan beharko luketela izan, gutxienez ikastetxe pribatu eta hitzartuetan. A. Peņalba |