Ariketa honetan testuko hainbat hitzen sinonimoak eman beharko dituzu, batetik. Bestetik, hainbat esaldirekin berridazketa ariketa burutu beharko duzu. |
Merkatarien asmakuntza hutsa da hau guztia. Bai
Olentzero, bai Errege Magoak, bai Bizar Zuri eta bai hauen antzeko
pertsonaia guztiak asmakizun komertzialak dira, seguru nago. Izango dute
jatorriren bat tokian tokiko kondairetan edo erlijioan, baina denborak
aurrera egin ahala, oinarri hori guztiz desagertu da, eta egun pertsonaiok
hain osasuntsu, nonahiko eta pisu izateko arrazoia negozioa da. Gordin eta
ozen esanda.
Ni neu oso Gabonzalea naiz, inguruko asko ez bezala. Gabon kantak gustatu egiten zaizkit, goroldioa bilduta daukat jaiotza jartzeko, abestera etortzen diren umeei poltsikoan ditudan txanpon guztiak ematen dizkiet, Eguberri gaueko afaria zenbat eta luzeagoa izan hobe, afalondoan puntuan eta eskoban jokatzea oso atsegin dut, urteko telebistako azken iragarkia ez dut ikusi gabe uzten...Ez naute ni triste jartzen Gabonek, ez, eta festa hauek eten gabe kritikatzen ari direnek pena ematen didate. Ume garaitik gordetzen ditudan oroitzapen onenen artean dago etxeko jaiotzan irudiak jartzen genituenekoa, eta ez nago prest plazer honi uko egiteko, ahal dudan bitartean, behintzat. Izango dugu geroago ere horretarako denborarik. Baina Olentzero eta Erregeak ezin ditut jasan. Dendariek asmatu dituzte, gurasooi diru gehiago xahutuarazteko: Olentzerok jostailurik utziko ez dionik ez zaio burutik pasatu ere egiten inongo ume euskalduni; baina Erregeei zapata jartzea ere ez zaio bakar bati ere ahazten. Eta jarri egin behar zerbait. Eta zapata betetzen dugun era berean dendarien poltsikoa ere betetzen dugu. Beste kontu bat da, kezkatzeko modukoa hau ere, zer opari ekartzen duten aipatu pertsonaia arriskutsuok. Gure garaian (aspaldiko garaiaz ari naizela konturatu naiz, ene Jaungoikoa!) beharrezko gauzak azaltzen ziren zapatetan, eskolarako karpeta zela edo futbolerako botak zirela, eta jostailuren bat, kamioiak eta hondeamakinak nagusiki. Orain, berriz, nintendoak, pauermanak eta antzeko jostailu txoropito eta antzuak nagusitu dira. Baina ez umeen gogoz, publizitateak Olentzero eta Erregeak engainatu dituelako baizik. Inozoak. Gotzon Aranburu GARA (99-12-20)
Ondorengo hitzen sinonimoak eman, beti ere testuinguruari erreparatuz.
Baina Olentzero eta Erregeak ezin ditut jasan. Dendariek asmatu dituzte, gurasooi diru gehiago xahutuarazteko. _______________________________________gurasook________________________________________________
Olentzerok jostailurik utziko ez dionik ez zaio burutik pasatu ere egiten inongo ume euskalduni. Edozein ume euskaldunek_________________________________________________________________________
Eta zapata betetzen dugun era berean dendarien poltsikoa ere betetzen dugu. -____________________________batera_____________________________________ -___________________________ez ezik_____________________________________
Bai Olentzero, bai Errege Magoak, bai Bizar Zuri eta bai hauen antzeko pertsonaia guztiak asmakizun komertzialak dira. _____________________________________________________________-(e)n_____ ______________________________________________________________________
Ez naute ni triste jartzen Gabonek, ez, eta festa hauek eten gabe kritikatzen ari direnek pena ematen didate. ________________________________________-z gain_____________________________________________________
|
Zuzenketa-orria
Antzeko____gisako, moduko___________________________________________ Inguruko___gertuko, hurbileko_________________________________________ Bilduta_____batuta, hartuta___________________________________________ Poltsikoan____sakelean________________________________________________ Txanpon_____sos_____________________________________________________ Afalondoan_____afalostean____________________________________________ Uzten______lagatzen_________________________________________________ Garaitik_____sasoitik, arotik___________________________________________ Oroitzapen____oroipen, gogorapen______________________________________ Geroago______aurrerago, beranduago___________________________________ Denborarik_____betarik, astirik, aukerarik_______________________________ Zapata______oinetako_________________________________________________ Kezkatzeko______larritzeko, arduratzeko________________________________ Konturatu_____jabetu, ohartu__________________________________________ Beharrezko____premiazko, nahitaezko___________________________________
BERRIDAZKETAK Baina Olentzero eta Erregeak ezin ditut jasan. Dendariek asmatu dituzte, gurasooi diru gehiago xahutuarazteko. Baina Olentzero eta Erregeak ezin ditut jasan. Dendariek asmatu dituzte gurasook diru gehiago xahutzeko.
Edozein ume euskaldunek ez du pentsatu ere egiten Olentzerok jostailurik utziko ez dionik.
-Eta zapata betetzearekin batera dendarien poltsikoa ere betetzen dugu. -Eta zapata ez ezik dendarien poltsikoa ere betetzen dugu.
Bai Olentzero, bai Errege Magoak, bai Bizar Zuri eta bai hauen antzekoak diren pertsonaia guztiak asmakizun komertzialak dira.
Gabonek ni triste ez jartzeaz gain, festa hauek eten gabe kritikatzen ari direnek pena ematen didate. |