www.santurtzieus.com

OLENTZERO ETA ERREGEEN AURKA

Diskurtsoak sortzen hasi baino lehen, has gaitezen argudioen eta falazien ezaugarriak ezagutzen; Ez dezagun ahantz ariketaren asmoa dela solaskidearen argudioak identifikatzea eta alde ahulak aurkituz gero, behar bezalako kontra argumentazioa osatzea.

 

Testu honetan aurkitu eta sailkatu beharko dituzu agertzen diren argudioak. Horretarako lehen pausua testuaren mamaia ondo ulertzea da. Erantzun galdera hauei.

Zergatik dio merkatarien asmakuntza hutsa dela? Berridatzi idazlearen argudioa zure hitzak erabiliz.

_______________________________________________________________________(lako)

_______________________________________________________________________(lako)

 

Zuzenketa-orria

Zergatik dio merkatarien asmakuntza hutsa dela?

1 Pertsonaiok bere esangura erligiosoa galdu dutelako.

2 Gaur egun, merkatariei sortzen dieten onura ekonomiko hutsean oinarritzen direlako.

Baina, auzi honetan, benetan enagainatuenak, inozoenak, nortzuk dira? 

Gurasoak.

Zein da honetan idazleran jarrera? 

Olentzero eta erregeen aurkakoa.

 

Merkatarien asmakuntza hutsa da hau guztia. Bai Olentzero, bai Errege Magoak, bai Bizar Zuri eta bai hauen antzeko pertsonaia guztiak asmakizun komertzialak dira, seguru nago. Izango dute jatorriren bat tokian tokiko kondairetan edo erlijioan, baina denborak aurrera egin ahala, oinarri hori guztiz desagertu da, eta egun pertsonaiok hain osasuntsu, nonahiko eta pisu izateko arrazoia negozioa da. Gordin eta ozen esanda.

Ni neu oso Gabonzalea naiz, inguruko asko ez bezala. Gabon kantak gustatu egiten zaizkit, goroldioa bilduta daukat jaiotza jartzeko, abestera etortzen diren umeei poltsikoan ditudan txanpon guztiak ematen dizkiet, Eguberri gaueko afaria zenbat eta luzeagoa izan hobe, afalondoan puntuan eta eskoban jokatzea oso atsegin dut, urteko telebistako azken iragarkia ez dut ikusi gabe uzten...Ez naute ni triste jartzen Gabonek, ez, eta festa hauek eten gabe kritikatzen ari direnek pena ematen didate. Ume garaitik gordetzen ditudan oroitzapen onenen artean dago etxeko jaiotzan irudiak jartzen genituenekoa, eta ez nago prest plazer honi uko egiteko, ahal dudan bitartean, behintzat. Izango dugu geroago ere horretarako denborarik.

Baina Olentzero eta Erregeak ezin ditut jasan. Dendariek asmatu dituzte, gurasooi diru gehiago xahutuarazteko: Olentzerok jostailurik utziko ez dionik ez zaio burutik pasatu ere egiten inongo ume euskalduni; baina Erregeei zapata jartzea ere ez zaio bakar bati ere ahazten. Eta jarri egin behar zerbait. Eta zapata betetzen dugun era berean dendarien poltsikoa ere betetzen dugu. Beste kontu bat da, kezkatzeko modukoa hau ere, zer opari ekartzen duten aipatu pertsonaia arriskutsuok. Gure garaian (aspaldiko garaiaz ari naizela konturatu naiz, ene Jaungoikoa!) beharrezko gauzak azaltzen ziren zapatetan, eskolarako karpeta zela edo futbolerako botak zirela, eta jostailuren bat, kamioiak eta hondeamakinak nagusiki. Orain, berriz, nintendoak, pauermanak eta antzeko jostailu txoropito eta antzuak nagusitu dira. Baina ez umeen gogoz, publizitateak Olentzero eta Erregeak engainatu dituelako baizik. Inozoak.

Gotzon Aranburu GARA 99-12-20

 

Testuaren mamia, hau da, idazlearen jarrera, berak defendatzen duen ideia nagusia eta horretarako darabiltzan argudioak, bere azalpenetatik ateratzen diren ondorioak... ulertuz gero, aztertuko dugu kausa-ondorio horien artean dagoen harremana. Horretarako erabili taula.

Zein argudio mota darabil?

Egin zure proposamena.

 

Zuzenketa-orria

Kausa-ondorio horien artean harreman logikoa ezartzea da idazlearen asmoa. Gure zerrendaren 1a.

 

 

informazioa