www.santurtzieus.com

EUSKALDUNOK INPERIALISTAK OMEN

Ariketa honetan argudioen ezagutza erabili beharko duzu testuak sortzeko.

 

Bertsolarien txapelketetan bezala, gaia eta eginkizuna emango zaizkizu eta zure lana izango da horrekin bat datorren argudio testua idaztea.Hona hemen argudiozko testu horretan defendatuko duzun tesia.

Euskal Herritik ondoko herrietara doazen turistek inperialisten moduan jokatzen dute behin eta berriz, herriak okupatuz eta herritarrak mespretxatuz.

 

Idazten hasi baino lehen pausu hauek zehaztu:

Zerrenda itzazu aurreko ideia defendatzeko bururatzen zaizkizun lau edo bost arrazoi

Zein argudio mota dira?

Baliabide erretorikorik erabiliko duzu hauek garatzeko: adibidea, pertsonifikazioa, gehiegikeria, ironia... Erabaki ezazu!

 

Aukeratu zure gustukoak ideiak eta baliabideak testua idazteko. Kontuan izan testu hori beste batek irakurriko duela (irakasleak eta batzuetan zure ikaskideak ere bai); irakurlea zurekin bat egitea da argumentazioaren helburuetako bat. Lortuko duzu?

 

 

informazioa