Argumentazioa eguneroko komunikazioan ohikoa den jarduera da; gai baten inguruko eztabaidetan maiz hartzen dugu parte; hala ere, eskolan gutxitan izan dugu horren izaeraz hausnartzeko abagunea. Gure unitatearen helburua -neurri batean- horixe da: argumetazioaren izaera ezagutzea, dituen estrategiak eta ezaugarriak aztertzea eta, praktikara begira, nola bideratu diskurtsoa ondorio koherente bat erdiesteko. Horren ildotik, komenigarri ikusten dugu kontzeptu batzuk zehaztea, unitatearen ibilbidean erabili beharko dituzulako. |
Argudio eta falazien zerrenda Kontestuaren esparrukoak
Argudio hauen ondoan falaziak agertu ohi dira (Falazia: testuaren zintzotasuna, objetibotasuna eta zentzuzko arrazoiak bazterrean utzita, diskurtsoaren arrakasta ziurtatzearrren erabiltzen diren mekanismoak dira.)
Argudio eta falaziekin batera baliabide erretoriokoak ditugu, hauek oso balio argumentatibo garrantzitsua dute; esaterako galdera erretorikoak irakurlea inplikatzen du, konparazioarekin irudi ezagunak edo deigarriak lotu ahal dira defendatu nahi den ideiarekin, pertsonifikazioaren bidez irakurlegoaren emozioetan eragin daiteke, gehiegikeria, narrazioa, e.a. . Era berean, ironiak eta ezeztapenak zeharkako kritika egiteko erabili ahal dira. |