www.santurtzieus.com

EGITURARIK ARRUNTENAK IRITZI-TESTUETAN 1

Argudio-testuetan gertaera baten aurrean idazleak ideia bat defendatzen du, horren arrazoietan sakontzen du eta ondorio batera iristen da. 

Testu-mota hauek oso ugariak dira politikan, justizian, kazetaritzan, publizitatean, arlo akademikoan... eta gure iritziak azaltzeko erabili ahal ditugun egiturak ere askotarikoak izan daitezke.

 

Ikus ditzagun egitura horietako batzuk:

 

Tesia ................. Tesia > Egitura zirkularra

 Tesia testuaren hasieran eta bukaeran agertzen da.

Tesia ....................  .. > Dedukziozkoa 

Tesia hasieran azaltzen da eta ondoren berau indartzeko argumentuak eta adibideak agertzen dira.

................................ Tesia > Indukziozkoa

Tesia testuaren bukaeran agertzen da aurrean esandakoaren ondorio gisa.

Gaia? ................ Gaia?...... > Galderazkoa

Testua egituratzeko galderei erantzuteko bidea aukeratzen da.

Tesia.................... Antitesia > Oposaketazkoa

Ideia nagusia agertzen da, ondoren berau indartzeko argudioak eta bukaeran, ideia nagusiarekin kontra ager daitekeen iritzia bat.

 

 

Aurreko egiturak garbi geratu direla frogatzearren, bete ezazu ondorengo testua beheko hitzak erabiliz:

Dedukziozko / Galdera / Tesia / Indukzio

Testu baten ideia nagusienari edo mezu garrantzitsuenari ............. deitzen diogu. Tesia hasieran duten testuek................ egitura dutela diogu. ................. bidezkoak esan nahi du ideia desberdinek tesira bideratzen gaituztela. ................bidezkoa oso ulerterraza gertatzen da; esaterako "zergatik erabaki zuten hori?...".

 

 

Zuzenketa-orria

Testu baten ideia nagusienari edo mezu garrantzitsuenari tesia deitzen diogu. Tesia hasieran duten testuek dedukziozko egitura dutela diogu. Indukzio bidezkoak esan nahi du ideia desberdinek tesira bideratzen gaituztela. Galdera bidezkoa oso ulerterraza gertatzen da; esaterako "zergatik erabaki zuten hori?...".

 

informazioa