www.santurtzieus.com

SASKIBALOIA: LUZAPENEAN ERABAKI BEHAR IZAN ZEN NORGEHIAGOKA

AEK-k garaipena eskuratu du Baskoniaren onespenarekin

 

Berriro ere barkatu egin dute gasteiztarrek, partida irabazita izanda

Jon Rejado / Gasteiz

Cibonaren kontra gertatutakoa berriro gertatu zen atzo OAKA pabilioian AEKren kontra. Hirugarren laurdena bukatzear zegoela Tau Baskoniak ez zuen zaindu hamabost puntuko aldea, eta garaipena eskura jarri zion Atenasko taldeari. Lehen laurdenetik aldeak irekitzeko gogor lan egin arren, azken minutuetan defentsaren presioak behera egin zuen, eta AEK-k 17-8ko partzial baten bidez norgehiagoka berdindu zuen bukatzeko bi minutu falta zirela.

Une horietan saskiratzeko arazo handiak izan zituen Ivanovicek zuzendutako taldeak, eta kanpoko lerrotik zein saskipetik puntuak lortzea lan nekeza zen. AEK-k ere arazo handiak zituen saskiratu ahal izateko, eta horrek luzapena behartzeko aukera eman zion Tau Baskoniari.

Luzapenean, ordea, partidan zehar egindako falta kopuruak defentsa lasaiagoa egitera behartu zituen Gasteizko jokalariak. Horretaz baliatuz, eta epaileen laguntza apur batekin, Atenaseko taldeak garaipena eskuratu zuen OAKA pabilioian.

Garaipena eskuan izan ondoren galdu duen bigarren neurketa izan zen atzokoa. Partidu batzuk falta dira Tauren benetako sasoia ikusi ahal izateko.

Referentzia eta data

 informazioa