www.santurtzieus.com

SASKIBALOIA. LEHEN ZATI GOGOANGARRIA EGIN ZUEN ARABAKO TALDEAK

LEHENA, MAITASUNEZ

Madrilen ezinbesteko garaipena lortu du TAUk merezimendu osoz

REAL MADRIL: 63

TAU BASKONIA: 71

Real Madril: Raul Lopez (8), Vukcevic (4), Alberto Herreros (13), Tarlac (8), Tabak (12) –hasierako bostekoa-, Djordjevic (9), Alberto Angulo (2), Lucio Angulo (5), Iker Iturbe, Struelens (2).

Tau Baskonia: Bennett (9), Foirest (23), Nocioni (9), Oberto (4), Tomasevic (10) –hasierako bostekoa- Corchiani (3), Vidal (79), Scola (6).

Markagailua: 17-26; 28-45 (atsedenean); 44-54

Arbitroak: Amoros, fernández, Perea. Kanporatuak: Scola, Tabak, Nocioni, Tarlac

Jon Rejado / Gasteiz

Ligako lehen garaipena lortu zuen atzo Tau Baskoniak, non eta Reimundo Saporta pabiloian, Real Madrilen etxean. Azken partiduetako jarrera aldaketa inoiz baino nabariagoa izan zen, eta lehen zatian Scarioloren taldea kantxatik atera zuen arazorik gabe. Tauk lortutako aldea ezin izan zuen gainditu etxeko taldeak, eta maitasunez bukatu zuen neurketa Baskoniak, jokalari gehienen parte-hartze politarekin.

Iragan denboraldiko jokorik onena berreskuratu zuen Tauk Lehen erdian. Scariolok ezintasunez begiratu zuen aulkitik Gasteizko taldearen joko arin eta erraza. Kantxa zapaldu zuten jokalari guztien lana garrantzitsua izan zen, eta denek laguntza handia eman zuten aldeak irekitzen hasteko. Baloia erraztasunez mugitu zuten kanpoko eta barruko lerroen artean, eta saskiratzeko aukera errazak lortu zituzten. Erasoko lan politari defentsa sendoa gehitu zitzaion. Zelai osoan egindako presioak erasoko jokoa erraztasunez ikustea galarazi zien Raul Lopez zein Djordjevici, eta aldea handituz joan zen.

Hirugarren laurdenean, Scariolok jokoa iluntzeko erabakia hartu zuen, aldea murrizteko, eta lortzen hasi zen. Hala ere, saskiratzeko arazoekin jarraitu zuen Real Madrilek, eta ezin izan zuen aurrea hartu markagailuan. Azken minutuetan etxeko taldea gehiegi gerturatu arren, Ivanovicenek ondo heldu zioten garapenari.

Referentzia eta data

 informazioa