www.santurtzieus.com

RUGBYA: HORMADIK EZ DU EUROPAKO KOPAREN ATARIKO ONA EGIN ZEN AMIENSEN KONTRA GALDUTA

HORMADI: 3

AMIENS: 6

Ikusleak: 450

Zati bakoitzean: 1-2, 1-3, 1-1

Hormadi: 12 minutuko faltak. Golak: Solaux (0´5´´m.), Filippin (27´54´´) eta Daramy (43´55´´).

Amiens: 24 minutuko faltak. Golak: Lechtaler (2´29´´), Kulmala (13´10´´eta 45´31´´), Luc Chavel (20´58´´), Dewolf (31´12´´), Brice Chauvel (32´22´´).

Epailea: Bocquet

K. Alduntzin / Angelu

Angeluko taldeak ligako zazpigarren partidua galdu zuen bart Amiensen aurka (3-6), eta azken postuan jarraituko du 6 punturekin. Lehen zatian ezin hobeki baliatu zituen Amiensek Hormadiren gibeleko hutsak. Aurreneko golean, Hormadiko bi jokalarik elkarri traba egin zioten, eta gainera, Raymondek huts egin zuen; 0-1 Lechtalerrek (2.m.). Solauxek 1-1ekoa egin zuen Mindjimba gaindituta, baina sei minutura Kulmalak aise sartu zuen 1-2koa.

Bigarren zatia hastearekin bat 1-3koa

Bigarren zatia hasi, eta ohartzeko denborarik ere gabe, Burakowskik ezustean harrapatu zuen Hormadiko gibelaldea, Chauvelen pasea baliatuta. Bost minutu geroago Perezek ukan zuen xantza, baina Raymondek ongi erantzun zuen. Jokaldi horren segidan Pailletek hagaxkan jo zuen. Hormadiren erantzuna hiru minutu geroago, eta Filippinek bortizki jaurti zuen, Amiens lau jokalarirekin ari zela. Pasea Solauxek egin zion, eta 2-3 (8. M.)

Gutxi iraun zuen parekotasunak, Amiensek bi gol sartu zituelako minutu eta 10 segundoan. 2-4koa Dewolf internazionalak sartu zuen Raymonden aitzinean bakarrik zela. 2-5ekoa, berriz, Chauvelek sartu zuen, eta agerian utzi zituen bere erasoko dohain apartak. Hirugarren zatian beraz, Amiens nagusi (2-5).

Hirugarren zatian dena ematera hormadiratu ziren jokalari angeluarrak, eta Daramyk amaitu zuen erasoaldi luzea hirugarren gola sartuta. Amiens lau jokalarirekin ari zela. Minutu eta erdira, ordea, Kulmalak erabakita utzi zuen partida.

Perez Amiensekoak, Hormadiko jokalari ohiak partida amaitutakoan adierazi zuenez "bigarren zatian egon da garaipenaren gakoa, kontrarioak jokaldiak amaitzen hasi direnean".

Referentzia eta data

 informazioa