RUIZ, erabat hazitaAgirre, iaz bere borrero izan zena, izango du kontraio final-zortzirenetan Haustuarik gabeko jokoa eginez gainditu zuen Armendarizen defentsa atzo, Oiartzunen
Bestelakoak: Sarrera ederra Oiartzungo Madalensoro frontoian. Jaialdia dena dela, eskasa irten zen. Lehenengoan Arbizu nagusitu zitzaion Nalda III.ari (22-19), 2. Mailako aurrerakanporaketan. Estelarrean, Olaizola II.a-Pascualen erakustaldia Unanue-Peņagarikanoren kontra (6-22) Enekoitz Telleria, Donostia Lotuta beharrean aske, urduri beharrean plaza-gizon, Patxi Ruizek ez du lehenengoa ematen. Konfidantzak itxuraldatu du Lizarrako atzelari gaztea, eta hainbatek garaizegi eta lortu baino lehen bizkargainean jarri izan dizkion lortu beharrekoak lortzeko bidean jarri du orain bere burua. Atzo, Oiartzunen, hausturarik gabeko jokoa eginez irabazi zuen txapelketako bere hirugarren partida, Carlos Armendarizen kontra (9-22). Final-zortzirenetan sartu da eta Imanol Agirre izango du kontrario, hilaren 14an, Murgian (Araba). Iaz, Agirrek kaleratu zuen. Lehen tanteotan eutsi zion atzo Armendarizek Ruizi. Sakean asmatuz eta eskuinez gozatuz aurreratu zen (2-0), eta kontrarioaren partida hasierako zalantzez baliatu zen ongi eusteko (4-4 eta 7-9). Hortik aurrera Ruizen eskuin eskua hasi zen lanean. Saketik lehenengo, pilota astinduz ondoren eta tantoa aurrean amaituz azkena. Denean asmatu zuen Ruizek, eta bere defentsa ikaragarriari eta jakituriari esker lortu zituen Armendarizek lortu zituen tanto apurrak. Lau koadroan jarrita horma gaindiezina bilakatzen da Armendariz, baina Ruizek astinduei eutsi beharraren poderioz amore eman behar izan zuen Orkoiengoak, are gehiago, ezker eskua hondatu zitzaionean. Duela hiru urte Lodosan jokatutako partida hartan jokatu zuen Ruiz eta aurtengoa ez dira berdinak. Bere buruari eutsi eta dituen dohainei etekina ateratzen asmatu du Ruizek. Konfidantza horrekin, hazita, edonorentzat da arriskutsua. Euskaldunon egunkaria, 2002ko martxoak 24 |