www.santurtzieus.com

VALDEREJO 3

El objetivo de este ejercicio es aprender léxico. En concreto queremos que aprendas algunas palabras relacionadas con el paisaje, como son: algunos tipos de árboles o plantas, animales, y elementos orográficos (cascadas, rocas, montes...)

Busca esas palabras y clasifícalas en las columnas que siguen al texto.

 

VALDEREJO

www.euskadi.net/turismo/rutas

Valderejo-ko Parke Naturala: Nekazari-giroko konbinatu bat Kararrizko harkaitzek eta haran argiek, beren gainean Euskadiko sai arre apurrak hegan dituztela, osatzen dute Valderejo-ko Parke Naturaleko paisaia, mendeetan zehar ia-ia batere ukiturik gabe mantentzea lortu duena. Valederejo Arabako haranik mendebaldeenetako batean dago, Purón ibaiaren ur gardenek bustitzen dutela, parke guztia iparretik hegora ur-jauzi eta putzu-zulo izugarriak eratuz zeharkatzen duen bitartean. Naturaren eta landa-bizitzaren arteko konbinazio xarmangarria da Arabako parke honen beste berezitasunetako bat.

Haranean sartu aurretik, orea, Langraiz Oka, Añana-Gesaltza eta Uribarri Gaubea zeharkatu beharko ditugu. Gasteiztik Madrilerako N-1 errepidean puska bat egin ondoren, A-2622 hartuko dugu Langraiz Okara joateko, hemen egingo dugu-eta gure itzuliko lehen geldialdia. Bere parroki eliza eta plazako iturria dira herri honek dituen bi gauza erakargarrienak.

Subijana, Ebroren Erribera eta Gaubeako bidean, Añana-Gesaltzatik pasatuko gara. Herri hau kultur ondasun bezala deklaratua dago, izan ere ikus baitaiteke bertan (uda-partean) jadanik erromatarren garaian ustiatzen zituzten gatz-larrainak. Eta herri hori atzean utzi eta errepidean aurrera jarraituz, Gaubeako haranean sartuko gara, hemendik Valderejoko Parke Naturalera iristeko. Behin bertaratu ostean, eta Lalastra herrian konkretuki, parkea korritzen duten hainbat ibilbide dauzkagu.

Valderejo-k haran erdizirkular bat hartzen du, kararrizko harkaitz-tontor ikusgarriz inguratuta. Tontor horien artean, Vallegrull, Recuenco, Santa Ana eta Arrayuelas-ko Gaina nabarmentzen dira. Goi altueretan, harkaitza eta labar ikusgarriak dira nagusi, mendi-maldetako pagadi, pinudi eta artadien edertasunarekin, eta ordeketako larre eta labore-lurrekin lehia eginez.

Gainera, parke honetan, basurdeak, arrano beltzak, katagorriak edo orkatzak ibiltzen dira, nahiz eta bertako jaun eta jabea sai arrea izan, gune babestu honen irudi bihurtzeraino iritsi gaur egun. Hain zuzen ere, Vallegrull-en dago Euskal Herriko putre-koloniarik handiena.

Berez lau herrik osatzen duten parke hau -horietako bi abandonatuak daude gaur egun-, nekazaritza eta abelazkuntzara dedikatu izan da betidanik.

Lalastran Parkeko Etxea dago eta bertan eskatzen duen guztiari ematen diote ibilbide, jarduera, zerbitzu, etab.i buruzko informazioa. Hau da bertako telefonoa: 947 566091. Astelehenez gainerako egun guztietan zabaltzen dizkio ateak jendeari.

 

 

Landareak

 

 

 

 

 

 

 

Animaliak

Orografia

 

 

Zuzenketa-orria

Landareak

pagadi
pinudi
artadi
labore
larre

 

 

Animaliak

sai-arre
basurdeak
arrano-beltzak
katagorriak
orkatzak
putre

 

Orografia

haran
ibaia
ur-jauzi
putzu-zulo
harkaitz-tontor
harkaitza
labar

 

 

 

informazioa