www.santurtzieus.com

VALDEREJO 1

El objetivo de este ejercicio es encontrar en este texto las palabras o frases descriptivas que tengan carga subjetiva, esto es, las palabras que nos indican claramente la admiración del autor por el paisaje que está contemplando.

Apunta esas palabras en el cuadro que está a continuación del texto.

 

 

VALDEREJO

www.euskadi.net/turismo/rutas

Valderejo-ko Parke Naturala: Nekazari-giroko konbinatu bat Kararrizko harkaitzek eta haran argiek, beren gainean Euskadiko sai arre apurrak hegan dituztela, osatzen dute Valderejo-ko Parke Naturaleko paisaia, mendeetan zehar ia-ia batere ukiturik gabe mantentzea lortu duena. Valederejo Arabako haranik mendebaldeenetako batean dago, Purón ibaiaren ur gardenek bustitzen dutela, parke guztia iparretik hegora ur-jauzi eta putzu-zulo izugarriak eratuz zeharkatzen duen bitartean. Naturaren eta landa-bizitzaren arteko konbinazio xarmangarria da Arabako parke honen beste berezitasunetako bat.

Haranean sartu aurretik, ordea, Langraiz Oka, Añana-Gesaltza eta Uribarri Gaubea zeharkatu beharko ditugu. Gasteiztik Madrilerako N-1 errepidean puska bat egin ondoren, A-2622 hartuko dugu Langraiz Okara joateko, hemen egingo dugu-eta gure itzuliko lehen geldialdia. Bere parroki eliza eta plazako iturria dira herri honek dituen bi gauza erakargarrienak.

Subijana, Ebroren Erribera eta Gaubeako bidean, Añana-Gesaltzatik pasatuko gara. Herri hau kultur ondasun bezala deklaratua dago, izan ere ikus baitaiteke bertan (uda-partean) jadanik erromatarren garaian ustiatzen zituzten gatz-larrainak. Eta herri hori atzean utzi eta errepidean aurrera jarraituz, Gaubeako haranean sartuko gara, hemendik Valderejoko Parke Naturalera iristeko. Behin bertaratu ostean, eta Lalastra herrian konkretuki, parkea korritzen duten hainbat ibilbide dauzkagu.

Valderejo-k haran erdizirkular bat hartzen du, kararrizko harkaitz-tontor ikusgarriz inguratuta. Tontor horien artean, Vallegrull, Recuenco, Santa Ana eta Arrayuelas-ko Gaina nabarmentzen dira. Goi altueretan, harkaitza eta labar ikusgarriak dira nagusi, mendi-maldetako pagadi, pinudi eta artadien edertasunarekin, eta ordeketako larre eta labore-lurrekin lehia eginez.

Gainera, parke honetan, basurdeak, arrano beltzak, katagorriak edo orkatzak ibiltzen dira, nahiz eta bertako jaun eta jabea sai arrea izan, gune babestu honen irudi bihurtzeraino iritsi gaur egun. Hain zuzen ere, Vallegrull-en dago Euskal Herriko putre-koloniarik handiena.

Berez lau herrik osatzen duten parke hau -horietako bi abandonatuak daude gaur egun-, nekazaritza eta abelazkuntzara dedikatu izan da betidanik.

Lalastran Parkeko Etxea dago eta bertan eskatzen duen guztiari ematen diote ibilbide, jarduera, zerbitzu, etab.i buruzko informazioa. Hau da bertako telefonoa: 947 566091. Astelehenez gainerako egun guztietan zabaltzen dizkio ateak jendeari.

 

 

 

 

 

 

 

Zuzenketa-orria

ur garden
ur-jauzi eta putzu zulo izugarriak
konbinazio xarmangarria
bi gauza erakargarriak
harkaitza eta labar ikusgarriak
pagadi, pinudi eta artadien edertasuna

 

 

 

informazioa