www.santurtzieus.com

ZUHAZTIETA

Zuhaztieta

Berton aurkituko ditugun elementu guztiek, herriskara heldu orduko aintziraz josita dagoen paisai kaotikoak eta eraikuntzetan dauden elementuek posibilitatuko digute denbora atzera egin dezagun xx. mendearen atalaseraino, meategia bizitzeko helburua eta bizibidea zen denbora eta lekura.

Larraņetara heltzean, funikularrak utziko gaituen lekua, Zuhaztietarantza hartuko dugu errepidea eta honen ondoan El Negro eta Ostion aintzirak aurkituko ditugu. Herriskaraino jarraituko dugu, bertan garai desberdinetako etxebizitzak, lehenengoak zur eta adreiluzkoak, meatzariek lortutako hobekuntza sozial desberdinen lekuko dira. Era berean, aintzinako ospitalea, etxe-koartel zaharra aurki ditzakegu, azken honetatik langileen errebolta hainbat eta hainbat zapaldu zituztenak, San Fernando egoitza (gaur egun aterpetxea), mitin plaza bere kioskoarekin eta abar.

Trapagaranera itzulita, autobusa hartuko dugu Sopuertaraino, bertan, Las Muņecas mendateko norabidean, El Castaņo auzotik, eskuinera doan bide batek Margarita meategiaren kaltzinazio labeetara garamatza.

Bide bitatik hel gaitezke labe horietara, errepidez (trenbide zaharra) edo meategien lautadatik bertatik ur hodiak, galeriak eta abar deskubrituko ditugularik. Lurrazalean ustiatutako meategia igaro ondoren, harriz eta adreiluz eraikitako hogei metro inguruko altuera duten tximinia lodi batzuekin egingo dugu topo. Gaur egun, monumentu artistikoak ditugu.

Itzuli ondoren, Muskitzeko El Pobal Auzoan jaitsiko gara. Bertan bere izena daraman burdinola bisitatuko dugu. Hona helduko gara autobus geltokitik metro batzuk atzera eginez eta Barbadun errekaren hertzetatik doan bidetik ezkerretara hartuz. Ertaroko zubi batek emango digu abegi ona, ondoren, burdinola, errota eta dorretxeaz osatutako konjuntora helduz.

Burdinaren historiatik egin dugun bidai hau amaitzeko, Gallartako udal abere-hiltegi zaharrean dagoen Meatzariaren Museoraino hurbilduko gara. Bertan, irudi bidez, meategietako eta meatzariek erabilitako tresneria eta teknikak ikusita, askoz ere sakonago uler dezakegu burdin-erauzketaren eta fabrikaziozko industriak suposatu zuena gure lurralde historikoarentzat mende batzuetan zehar, izan ere, halabeharrez, horrek gure herri industrialaren izaera osatzen lagundu baitu.

Iturria: "Bizkaia pausuz pausu"  Bizkaiko Foru Aldundia

 

 

 informazioa