|
||
Lehenengo
eta behin Elorrioko hirigunetik ibiliko gara. Honek dentsitaterik gehien
duen Bizkaiko monumentuzko bilduma arkitektonikoa osatzen du. Jaramon berezia egingo diegu jauregiei. Untzetakoa, adibidez, Berrio-Otxoa kalean, plaza ondoan, "Casa Jara" izenaz ere ezaguna; Arespakotxaga jauregia, Tello Jaunaren Ataria izena duen ojiba-arkua atxikirik duelarik. Erdi Aroko hiri gotortua izan zenaren eta bizirik dagoen sarbide bakarra da berau; Ibarrako Arabio-Ortiz jauregia, Sortze Garbiaren elizaren ondoan; bertan Santuaren martirioa eta heriotza irudikatzen duen mausoleoa dago. Gurutzeak, Santa Anarena, San Valentin santuari eskainitako museoa duen izen bereko monasterio baten ondoan dagoena. |
|
Hirigunearen
beste aldean Gurutziagarena. Azkenik, San Hemendik,
Gernikako Arbola Plazara bueltatuko gara Udaletxe osteko errepidea
hartzeko. Honek, Zenita auzoa zeharkatuz, Argiņeta baselizaraino eramango
gaitu. Han, sarreraren aurrealdean, IX. mendeko nekropoli bat ikusiko
dugu, hogeita hiru hilobi eta bost hilarrirekin. Hilobi batzuen
inskripzioek egiaztatzen dutenaren arabera, harginen leku honetan, horrela
azaltzen du bere euskarazko izenak berak, pertsona nobleak eta nagusiak
daude lurperatuta.
|
|
||
Batzuen iritziz, 711 urtetik zetozenak izango ziren seguruenik, Guadaleteko porrotaren ondoren arabiarrengandik ihes egiten. Argiņetako hobiratzeak dira, edozein kasutan ere, Bizkaian kristautasunaren presentziaren lehendabiziko lekukotza. Baselizaren atzealdean, zelaitik jaitsiko gara zuzen hartuko dugun errepidera heldu arte. Hortik jarraituz, Lekeriketa auzotik igaroz, beti ere gorantza, errepidearen ondoan puntu batera helduko garaeta hemen ibilbideak koniferazko baso batean sartzeko aukera eskainiko digu. Berau zeharkatuz Leaniz auzora helduko gara eta hemendik jaitsiera txiki batek errepidearen goialdera eramango gaitu, Elorrio eta Berriz herriak elkartuz. |
|
Aurrera
zeharkatuz, berriro gorantza doan errepide batetik jarraituko dugu,
lehendabiziko kurban baso-aldai batekin topo egin arte. Baso-aldai
honek, minutu gutxitan, Berriozabaleta auzoraino eramango gaitu. Han, iturri
neoklasiko eder zein bitxiaz gozatuko dugu, hala nola Santa Katalina
baselizaz. Berriozabaletatik zenbait adieraztarrik Arabio auzorantza bidaliko gaituzte eta, jaitsiera luze baten ondoren, San Agustin auzora. Hemen, elizaren ondoan, itzultzeko garraioa hartuko dugu.
Iturria: "Bizkaia pausuz pausu" Bizkaiko Foru Aldundia |