BILBO OINEZ
(testu moldatua)
www.euskadi.net/turismo/rutas
Bilbo mugitzen da. Azken urteotan jasotako hirigintza eta arkitektura
aldaketek hiri hau izaki bizi bihurtu dute, proiektu mordoek ezartzen
duten erritmoan aldatzen delarik. Gaur egun zazpiehun urte baditu hiriak.
Abandoibarra berritzeak eta hiriko gainontzeko eraikuntza eta etxe
nagusien fatxaden garbiketak Bilbo moderno eta argitsu bat erakusten dute,
lehena, oraina eta geroa bikaintasunez konbinatuz.
Alde Zaharretik, Arenaleko Zubia gurutzatu Nerbioi itsasadar gainetik eta
Plaza Borobilera heldu aurretik, bi eraikuntza inportante daude:
Santanderrera doan trenbide geltokia, eta ondoan Sociedad Bilbainaren
bulego nagusia, hiriko Klub pribatu nagusiena.
Espainiako plazaren erdian Diego López de Haro Jaunaren eskultura
dago, hiri fundatzailea eta puntu honetan izaten diren ziten lekuko isila.
Hemen hasten da Gran Vía, Bilboko kale nagusia, tarte askotan oinezkoen
alderdia bihurtuta azken urteotan.
Berastegi kaletik Albia lorategietara goaz, udan leku baketsu eta
eguzkirik gabekoa bere zuhaitz hostotsuei esker. Bere ondoan San Vicente
eliza, gotikoa eta elizatari errenazentistaduna.
Dena dela, Gran Víara bueltatzea komeni da, han baitaude denda, jende eta
izugarrizko eraikuntzak, besteak beste, Foru Aldundiaren Jauregia, mende
hasierako estilo eklektikokoa. Federico Moyúa plazan edo Plaza Eliptikan
zerbait ikusgarri dago: Chavarri jauregia, errenazentista eta Gobernu
Zibilaren egoitza. Eraikuntza eta plaza elementu nagusiak dira,
iturburutik eta lorategi apainduetatik paseatzen ari den jendearentzat
ikusgai. Gran Vía Jesusen Bihotza Plazan bukatzen da. Plaza erdian
eraikitako erlijio monumentu hau harrizko zutabe erraldoia da, Jesusen
Bihotzaren brontzezko eskultura bat gainean duelarik. Handik gertu Casilda
de Iturrizar Parkea bukatzen da, olgetarako gunea. Hara joaten dira
bilbotarrak atsedena hartzeko, paseatzeko eta putzu, ahate eta zuhaitz
dibertsitatea ikusteko.
Jesusen Bihotza plaza ondoan Santa Casa de Misericordia eraikuntza eta
parkea dago; San Mamés futbol zelaia, bertako futbol taldeak jokatzen
duen zelaia (Athletic de Bilbao); eta Erakustazokaren eraikuntzak. Oso
hurbil dago Euskalduna jauregia, Batzar jauregia. Doña Casilda parkea
zeharkatuz Arte Ederren Museora iritsiko gara, Espainiako pinakoteka
hoberenetarikoa.
Guggenheim Museoa handik ikus dezakegu, Frank O. Gerhy arkitektoaren lana.
Deustu zubitik Unibertsitatera heldu eta handik museoaren bista berriak
izango ditugu, Nerbioi itsasadarreko bestaldetik. Itsasadar paregabearen
ondoan, Campo Volantín pasealekuan zehar ibil daiteke Bilboko
Udaletxeraino iritsi arte. Bertatik, berriro Arenalera, irteerako puntura.