www.santurtzieus.com

BIDEGORRIA

IBILBIDEA PORTUGALETE-LA ARENA BIDEGORRIA

Gure ibilbidea Portugaleten hasten da; bertan hartuko dugu bidegorria (Bizkaiko luzeena), eta 11 km-ko tarteaz gozatuko dugu.

La Arena Hondartza

Paseo bat egin dezakegu hondartzan itsasbazterretik, eta padurak bisitatu ere bai. 

Muskiz

Sopuertara doan errepidea hartuko dugu, eta zeharkatuko dugun lehendabiziko zubian Galdamesera doan bide batetik joko dugu. Proposatu den ibilbidea luzeegia bada, toki horretatik has gaitezke.

Pobal Burdinola

Muskizetik hiru kilometrora, bisitaldia egin dezakegu burdinola interesgarri horretan, udalerrian ongien zainduta dagoena.

Arenao

 8 km eginda. Arenao auzunera jaitsiko gara bertara eraman gaituen bidea utzita. Barbadon ibaiaren gainean dagoen zubi hondatu baten ondoan, meategiko antzinako trenbidearen beste zati batetik joko dugu.

Gaztainondoa

Pare bat kilometro egin ondoren eta Obekuri eta Allende auzuneak atzean utzita, Gaztainondo auzunera heltzen gara. Bertan, eskuinera hartuko dugu bide bat Haltzadiko meategiraino.

Haltzadia

Burdina kiskaltzeko antzinako labeak aurkitzen ditugu bertan, eta  bisitatu gabe ezin utzi labeok. Ondoren, bertaraino ekarri gaituen bidearen ondoko beste bide bat hartuko dugu, eta berriz ere Gaztainondo auzora jaitsi.

Gaztainondoa

Castro Urdiales eta Traslavia lotzen zituen antzinako trenbidetik Merkatu Txikira joango gara.

Merkatu txikia

Gure ibilbidearen amaiera da. Bide beretik itzul gaitezke. Luzeegi gertatzen bazaigu, trena har dezakegu Muskizen.

 informazioa