www.santurtzieus.com

OHARRA 5

Bulego batean zaude. Telefonoz zure lankide bati deitu diote, baina ez dago. Arratsaldean etorriko da, baina zu ez zara egongo. Beraz, idatz iezaiozu ohartxo bat nork deitu dion eta zer nahi duen esanez.

Estás en una oficina. Han llamado por teléfono a un compañero, pero no está. Vendrá a la tarde, pero tu no estarás. Por lo tanto, escríbele una nota contándole quién ha llamado y para qué.

 

Rellena los huecos con las palabras siguientes:

Zeunden / arte / kaixo / bulegora / dizu / ikastolan / eskatzen / bidez / semeak / esan / hau dela eta / lauretan / lehen / presupuestoa / bidali / behar

............Pilar:

Kanpoan ..............bitartean, Juanjok deitu ..........telefonoz. Arratsaldean, ..............beranduago helduko dela ..........du. Antza denez, bere ...........istripu txiki bat izan du .............eta bulegora etorri baino ..........anbulategira eraman ..........du txertaketa bat ipintzera............, mesede bat .............dizu: posta elektronikoaren ........ bidaltzeko berak ...........behar zituen dokumentuak; eta gogoratzeko ..........tailerrera deitu behar dela ....................eskatzeko.

Bihar .............

Maite

 

 

Zuzenketa-orria

KAIXO Pilar:

Kanpoan ZEUNDEN bitartean, Juanjok deitu DIZU telefonoz. Arratsaldean, BULEGORA beranduago helduko dela ESAN du. Antza denez, bere SEMEAK istripu txiki bat izan du IKASTOLAN eta bulegora etorri baino LEHEN anbulategira eraman BEHAR du txertaketa bat ipintzera. HAU DELA ETA, mesede bat ESKATZEN dizu: posta elektronikoaren BIDEZ bidaltzeko berak BIDALI behar zituen dokumentuak; eta gogoratzeko LAURETAN tailerrera deitu behar dela PRESUPUESTOA eskatzeko.

Bihar ARTE

Maite

 

 

 

informazioa