www.santurtzieus.com

ETXEBIZITZA ALOKATZEN

LAGUNTZA

ARIKETA GEHIAGO

GRAMATIKA LANDU

HURRRENGO ARIKETA

El objetivo del ejercicio es aprender a solicitar información.

 

Rellena los huecos con las palabras siguientes:

telefonorik ez / iruditzen zait / beste gauza bat / bai, noski / Bai, esan / Nor zara / ezta / kaixo / dago / Begira / bai, hala da / zenbat gela / nahi / zenbat metro / zer prezio / garajerik / uste dut / baina /

Ring-ring

_________________.
____________Martin Irigoien etxean _______?
Bai, ni naiz. ______, ba?
____________. Arantza da nire izena eta egunkarian iragarki bat irakurri dut. Etxebizitza bat duzu alokatzeko, _______?
______________. Informazioa nahi duzu?
Bai, mesedez. ______ ditu guztira?
Begira: lau logela, sukaldea, egongela eta komun bi ditu. Ah, balkoia ere badu.
Eta...___________ karratu dira?
120 direla___________.
________ badu?
Ez, garajerik ez du, baina ganbara txiki bat bai.
_______________ du?
Garestitxoa da, 450 euro; baina abantaila handiak ditu; oso toki onean dago, Donostia erdian. Parte zaharra ere hurbil du; dendak, autobusak eta zerbitzu guztiak oso gertu ditu.
Bai, baina garestitxoa__________. Altzaririk badu?
______, hutsik dago.
______________: gela guztiak kalera begira daude?
____________, gela guztiak daude kalera begira. Ez du gelarik patio aldera.
Eta berogailu eta telefonoa________?
Begira. berogailua badu, baina ___________. Eskailerako gastuak ere ez dira garestiak: 12 euro besterik ez.

 

 

Zuzenketa-orria

Ring-ring

Bai esan.
Kaixo. Martin Irigoien etxean dago?
Bai, ni naiz. Nor zara, ba?
Begira. Arantza da nire izena eta egunkarian iragarki bat irakurri dut. Etxebizitza bat duzu alokatzeko, ezta?
Bai, hala da. Informazioa nahi duzu?
Bai, mesedez. Zenbat gela ditu guztira?
Begira: lau logela, sukaldea, egongela eta komun bi ditu. ah, balkoia ere badu.
Eta...zenbat metro karratu dira?
120 direla uste dut.
Garajerik badu?
Ez, garajerik ez du, baina ganbara txiki bat bai
Zer prezio du?
Garestitxoa da, 450 euro baina abantaila handiak ditu; oso toki onean dago, Donostia erdian. parte zaharra ere hurbil du; dendak, autobusak eta zerbitzu guztiak oso gertu ditu.
Bai, baina garestitxoa iruditzen zait. Altzaririk badu?
Ez, ez; hutsik dago.
Beste gauza bat: gela guztiak kalera begira daude?
Bai, noski, gela guztiak daude kalera begira. Ez du gelarik patio aldera.
Eta berogailu eta telefonoa baditu?
Begira. Berogailua badu, baina telefonorik ez. Eskailerako gastuak ere ez dira garestiak: 12 euro besterik ez.

 

 

 

informazioa