www.santurtzieus.com

SEPARANDO LAS NOTICIAS

En este ejercicio se te ofrece un texto que contiene dos noticias distintas mezcladas. Tu trabajo consistirá en separalas y crear los dos textos originales. Para facilitarte la labor, te ofrecemos los títulos de los dos textos.

 

BIZIKLETA-TAXIAK BERRIRO DABILTZA PARISEN /

KASTORE GAIZKILEAK

Astelehenaz geroztik, kolore horiko bizikleta-taxiak ikus daitezke Parisko karriketan. Washingtonen, EEBBetan, gaizkile bat

atxilotzen dutenean bezala eman zuten berria: "Azkenean lortu dugu Jeffersonen monumentu inguruko arbola historikoak

botatzen zituen taldeko buruzagia atxilotzea". Bi anaiak eratutako enpresa batek Frantziako hiriburuko ibilbide turistikoak

horrela egiteko aukera eskainiko die bisitariei. Horraino ezer arrarorik ez du berriak, ezta? Eratutako lehen ibilbideak 5,2

kilometro egiten du La Concordeko enparantzatik abiaturik. Kontua da, baina, talde hori ez zela gaizkile arruntek osatutakoa,

kastore familia batek osatutako baizik. Lenhart anaien asmoa da hogei bat bizikleta-taxi ibilaraztea eta zenbait ordutako lana

eskaintzea unibertsitateko ehun bat ikasleri bereziki. Animalia horiek, azkenaldian, lan eta lan aritu dira eta parkeko gerezi

japoniar ugari bota dituzte. Bizikleta-taxirik izan zen antzina Parisko karriketan, baina haiek garai hits batean zebiltzan, hots, 

Joan den astean, familiako ama eta semea atxilotu zituzten, baina buruzagia -aita-, harrapatzeko saio guztiek huts egin

zuten. Frantzia aleman tropez okupatuta zegoenean eta erregai eskasagatik garraio mota hori asmatu behar izan zutenean.

Gaixoa atzo erori zen tranpan.

 

ZUZENKETA-ORRIA

BIZIKLETA-TAXIAK BERRIRO DABILTZA PARISEN

Astelehenaz geroztik, kolore horiko bizikleta-taxiak ikus daitezke Parisko karriketan. Bi anaiak eratutako enpresa batek

Frantziako hiriburuko ibilbide turistikoak horrela egiteko aukera eskainiko die bisitariei. Eratutako lehen ibilbideak 5,2 kilometro

egiten du La Concordeko enparantzatik abiaturik. Lenhart anaien asmoa da hogei bat bizikleta-taxi ibilaraztea eta zenbait

ordutako lana eskaintzea unibertsitateko ehun bat ikasleri bereziki. Bizikleta-taxirik izan zen antzina Parisko karriketan, baina

haiek garai hits batean zebiltzan, hots, Frantzia aleman tropez okupatuta zegoenean eta erregai eskasagatik garraio mota hori

asmatu behar izan zutenean.

 

KASTORE GAIZKILEAK

Washingtonen, EEBBetan, gaizkile bat atxilotzen dutenean bezala eman zuten berria: "Azkenean lortu dugu Jeffersonen

monumentu inguruko arbola historikoak botatzen zituen taldeko buruzagia atxilotzea". Horraino ezer arrarorik ez du berriak,

ezta? Kontua da, baina, talde hori ez zela gaizkile arruntek osatutakoa, kastore familia batek osatutako baizik. Animalia

horiek, azkenaldian, lan eta lan aritu dira eta parkeko gerezi japoniar ugari bota dituzte. Joan den astean, familiako ama eta

semea atxilotu zituzten, baina buruzagia -aita-, harrapatzeko saio guztiek huts egin zuten. Gaixoa atzo erori zen tranpan.

 

informazioa