En este ejericicio deberás responder a
varias preguntas sobre un texto.
a) ¿Qué ha sucedido? b) ¿Dónde ha sucedido? c) ¿Cuándo ha sucedido? d) ¿Por qué ha sucedido? |
Hegazkin argentinarren izozketak sortutako pisuak eragin zuen istripua75 bidaiari hil dira Uruguain DC-9 hegazkin bat erortzean Argentina Iparraldeko Misiones hiritik Buenos Aires hiriburua zihoan Austral konpainiako DC-9 hegazkinak istripua izan zuen atzo, eta 75 bidaiariak hil ziren. Laguntza zerbitzuek adierazi dute izotzarengatik gertatu zela istripua. Agentziak / Montevideo Austral konpainiako DC-9 hegazkin argentinar batek tupust egin zuen atzo gauean Uruguaiko mendebaldean, Nuevo Berlin izeneko herritik 30 kilometrora. Istripua Uruguai eta Argentinaren arteko muga alboan gertatu zen. Hegazkinak 75 bidaiari zeramatzan Misiones eskualdeko Posadas hiritik Buenos Aires hiribururaino, eta, agintariek eta laguntza zerbitzuek baieztatu dutenez, bidaiari guztiak hil dira. 75 bidaiarien artean 2 edo 3 haur zeuden eta 5 pertsona tripulazioko partaideak ziren. Uruguai eta Argentinako arduradunek ez dute istripuaren arrazoia zehaztu oraindik, bizilagunen adierazpenek hipotesi ezberdinak daudela baieztatu dutelako. Istripu garaian euri eta haize erauntsia zegoen Rio Negro eta Nuevo Berlingo eskualdean. Uruguaiko Aire Indarren Bernabe Gadea koronelak, izotzari egotzi zion istripua. Bere esanetan hegazkina 10000 metroko garaieran zihoan zeropeko 59 graduko tenperaturarekin eta hegazkinaren kanpoaldea izoztu egin zen. Izotzaren pisuak eragin zuen hegazkina erortzea. Herritar batzuk adierazi dutenez, ordea, hegazkinak istripua izan baino lehenago su bola baten antzeko zerbait ikusi omen zuten zeruan, eta une gutxira eztanda handi bat. Euskaldunon Egunkaria |
ZUZENKETA-ORRIA a) ¿Qué ha sucedido? Han muerto 75 viajeros al caer un avión argentino. b) ¿Dónde ha sucedido? A 30 km de Nuevo Berlín, al oeste de Uruguay. c) ¿Cuándo ha sucedido? Ayer. d) ¿Por qué ha sucedido? Aunque se desconocen las razones reales hay varias hipótesis: el hielo acumulado, la tormenta o una explosión. |